Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erle galera izugarriak Estatu Batuetan

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erle galera izugarriak Estatu Batuetan

2007-03-03

AEBetako erlezainak erle asko ari dira galtzen azken hilabeteotan, eta Floridako “The Ledger” on-line argitalpenak plazaratu duenez, adituak ulertu ezinik daude zergatik ari den gertatzen hori. Informazio gehiago bada Sareko ARGIAren Net Hurbil atalean, "Etxera bidean galdu ziren erleen misterioa" artikuluan.

Pennsylvania, Gerogia, Ipar Carolina eta beste hainbat estatuko erlezain askok iragarri dituzte kezka berdintsuak: batek erleen hirutik bat galdu duela, besteak erdia, zenbaitek hamarretik bederatzi... 1.200 erlauntzaren jabe den batek adierazi du beldur dela negu honetan bizirik ez zaiola bakar bat geratuko.

Ondorio asko eta oso larriak ekarriko ditu erle galer honek. Akabatutako erlategi guztiak ordezkatzeko aski erle ez da izango udaberrian, horrek ezti, polen eta beste produktuen gainbehera ekarriko du, eta polinizatze garaian erleen beharra duten soro eta fruitarbola askoren produkzioa ere kinka larrian egongo da; barazki eta fruitu batzuen ekoizpena erlerik ezagatik heren bat txikiagoa gerta liteke aurten AEBetan.

Txarrena da ikerlariek oraindik ez dakitela garbi zergatik ari den gertatzen erle galera.
Fenomenoa “Udazkeneko Erle Galera” delarkoarekin lotzen dute. Batzuek uste dute Varroak berekin dakartzan birus edo bakterioetako bat izan daitekeela erruduna. Beste batzuek diote aspalditik dagoela diagnostikatua “Desagertze Gaixotasuna” –erle helduak desagertzen dira edo falta dira kofoinetan- eta hau ziklikoki gertatzen dela, faktore askoren ondorioz, eta oraindik ondo esplikatu gabe dagoela.

2006ko udaberritik esaten da AEBetan erle galera izugarri handitu dela. Hori ikertzeko, erlezainekin elkarlanean ari da Bee Alert Technology enpresa Montanako unibertsitateari loturik dagoena. .

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan