Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (eta 3)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (eta 3)

2009-11-25

Erik Osterlund erlezain suediarrak erleak kimikarik gabe nola zaindu erakusten duen artikuluaren lehen zatian  erlea berriro txikiagotzea proposatu du. Bigarren zatian aipatzen ditu erleari janari egokiak eman beharra eta pozoiak saiestea. Hirugarren eta azken atalean proposatzen du Varroarekin bizirauteko gai diren erleak haztea, kontatuz zein izan diren urteotan Osterlund berak egindako bidea.

4.- Bizirauteko gai diren erleak hazi, aniztasun genetikoz

Asko ari dira gaur hazten Varroarekin bizirauteko gai diren erleak. Horretarako errezeta ematen lehena Eric H. Eriekson izan zen, Tucson Lab-ekoa (Erickson, E.H., Hines, L.H., and Atmowidjojo, A.H., 2000. Producing Varroa-tolerant Honey Bees from Locally Adapted Stock: A Recipe, Am. Bee J. 140-659-66 1. Hein batean 5,1 gelaxkako erleak zerabiltzan). “Bizi eta utzi hiltzen” [“Live and let die” ingelesez, “Live and let live” esaldiarekin jolas eginez. Itzultzailearen Oharra] kontzeptuarekin lan egiten lehenbizikoetakoa John Kefuss izan zen Frantzian (eta Txilen). Haren K-Star erle askaziak ez du akarizidarik dastatu 15 urtetan. Hura aurkitzeko jo jkefussbees@wanadoo.fr helbidera.

B. Weavers-ek duela 10 urte baino gehiago Varroarekiko iraunkorrak diren erleak hazten ditu.  Kurk Webser Vermont-ekoa, New York estatuko Bob Brachmann eta Olympic Wilderness Apiaries dira erle Varroa-jasankorrak hazten urteak daramatzaten beste hiru. Hiruek Errusiatiko Primorski arraza darabilte, oraindik gelatxo handian.

Gaur egun erleek bizirautea arinago lortuko duzu gelatxo txikirako aldatuz, adibidez Honey SuperCell erabiliz, neurri handian jarraituta superbibienteak hautatuz baino.

Ziurrenik komeni zaizu zure ingurura egokitutako arraza batekin jardutea erlezaintza iraunkorrean aritzekotan. Behar duzuna lortzeko, lehenbizi zure erleak gelatxo txikiko tamainara eraman behar dituzu birjinak estaliko diren puntuan bertan. Erleen selekzioa eta beharrezko aniztasun genetikoa lantzeko era errezena duzu zure kolonia onak zatitzea. Horrela, beren erreginak haziko dituzte eta hauek botikarik edo kimikarik dastatu ez dituzten zure erlamandoek estaliko dituzte. Zure birjinak ez dituzte estaliko ar sendoenek baino.

Ongi ez dabiltzan edo aski ezti ematen ez duten kolonietan, kendu erregina. Behar bada horietako batzuetan azukre-hautsa usatu nahiko duzu. Erreginak kendu ahal izateko, eskueran eduki behar dituzu zeuk hazita erregina gazte superbibiente eta eztigile onak.

Myron Kropf

Missouriko Middletown-en Myron Kropf-ek honela jokatu du. Ez zuen batere kiminarik usatu nahi (ezta azidorik edo olio esentzialik ere) erlezaintzan hasi zenetik. Baina erleen erdiak galtzen zituen negu oro. Orduan entzun zuen erle txikiaren berri eta Erlezain Hobeen Elkartean urratsak ematen hasi zen. Denborarekin, 4,9 mmko gelaxkako laminak bere tresnaz egiten bukatu zuen. Era berean, Primorski arrazako zenbait erregina erosi zuen, lehendik zeuzkan italiarrekin nahasteko.

Azkenerako, pasatu da kolonia pila bat erostetik pila bat saltzera, polena eta eztia ekoizteaz gain, gaur dauzkan 200 erlaluntzetatik. (Polen tranpak ere egiten ditu, erle txikiaremtzako egokituak). Neguan ohikoa dena baino erle gutxiago hiltzen zaio. Eta heriotz tasarik handienak gertatzen zaizkio beste erlezainengandik hurbil dauzkan erlategietan.

5.- Nire abentura erle hautaketan

Erle hautaketako nire abentura hasi nuen erlezaintzari ekin bezain fite, 1976an. 1983an Adam frailea bisitatu nuen, Buckfast erlearen sortzailea. 1989an Kenyako mendietara joan nintzen beste batzuekin, ikasi asmoz. Gure helburua zen hango Apis Mellifera Monticola gurutzatzea gure erle suediarrekin, Varroarekin hobetko bizi direnak hazteko. Bidai hartaz eta egin ditudan esperientziez gehiago jakiteko, begiratu hemen eta hemen. [Itzultzailearen oharra: 'Elgon' erlea Erik Osterldundek sortutako arraza da, Buckfast, Monticola eta Sahariensis arrazen nahasketatik].

Guzti hori izan zen Varroa nire erlategietara iritsi baino anitzez lehenago. Azkenean guregaino ere heldu zen. Igoal iritsiko ziren duela urte batzuk baina nik lehenbizikoz iaz ikusi nituen (2007an). Dena dela, ez dut ikusi Varroaren arrasto txarrik oraindik, ez bada erle ale batzuk hegalak marraskatuta, eta esan behar dut, bide batez, negua oso itxura onean gainditu dutela. Oso galera txikiak nozitu ditugu 2007-2008ko neguan.

Bitartean, nire erleengana Varroak iritsi baino lehen, beste erlezainek lagundu dute froga egiten, akaroak nozitu baitituzte beraiek erabaki duten neurriraino. Horietako baten kontuak, Poul-Erik Karlsen-enak, irakur ditzakezu BeeSource gunean.

Artikulu horretan aipatu B erlezaina Leif Hjalmarsson da, Suediako hegoaldekoa. Isolatutako erlategia dauka, gelatxo handian ari da, 10 urtez botika gabe. Bueno, bi urtez horietako batzuei Apistan ipini zien, azterketa baten parte zirelako.

Thore Harnkloo-k bere erle gehienak oihaneko gune isolatu batean dauzka. Duela 10 urte Elgon erleekin hasi zelarik 80 kofoin zeuzkan. 1999an Varroak aurkitu zituen haietan. Gaur 60ren jabe da. Ez du botikarik usatzen, ez bada sei eultzetan 2003ko udaberrian: horiek ziren besteen erlategietatik hurbilen zeuzkanak. Bere Elgon erleak 4,9 eta 5,1 neurrikoak dira, umesabiko gelatxoetan.

Ez eman amore

Zure herriak behar zaitu! Ez abandonatu erlezaintza! Hitz egin zure lagunekin, nola lagundu zure erleei eta besterenei. Batzuetan ondo dator politikoki polita ez izatea. Konta ezazu zer den ondoen dabilkizuna, elkartean, Interneten eta aldizkarietan

Luis Mari Intza erlezain eta lagunak bidali digun artikulu hau ingelesez 2008an Bee Culture aldizkarian argitaratu zuen Erik Osterlund erlezain suediar ospetsuak titulu honekin: Sustainable Beekeeping. Youn Can Keep Bees Without Chemicals. Erik Osterlund Bitidningen erlezaintzako aldizkariaren editorea da eta 200 erlauntza darabilzki

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan