Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (2)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (2)

2009-11-09

2.- Janari ona
Gure gorputzeko proteinak osatzen dira janarietako aminoazidoetatik. Erleentzako polena da aminoazido iturria. Erlategia ipini behar duzu polen asko dagoen lekuan. Ondo aztertu klima, ez dakien polenik falta, batik bat udaberrian ezti gutxiko aldi baten ondoren. Beste urte sasoi garrantzizkoa abuztu aldea da, ezti kolperik gabeko sasoiari aurre egin beharko dioten erleak sortzen direnekoa. Zergatik ez kendu erleei polena hori ugari den garaian gero aro zailean berriro erleei itzultzeko? Polenak ez dauka bera baino ordezko hoberik.

Bestalde, arrasto askok erakusten digute ez dela eztiaren ordez azukrea usatu behar. Erlauntzako eztiaren zati on bat berentzat behar du erleak, hurrengo udaberrira indartsu iristeko. Suedian ez daukagu Fruktosa Askoko Arto Ziroperik (HFCS ingelesezko sigletan). Agian poztu behar dugu horregatik. Azukrea ematea pentsatzen baldin baduzu, onena sakarosa da.

3.- Erlearen pozoigarriak
Produktu kimikoek estresatu egiten dituzte erleak haien bizirautea zailduz, erlearen soineko prozesuak oztopatzen baitituzte. Akarizida deitu botikak (azido organikoak barne) erabiltzen dira xomorroak hil eta erleei laguntzeko. Baina hauek erleak ere kaltetu ditzakete. Droga horiei esker ugariagoak dira hildako zorriak, ostalari dauzkaten erleek jasandako kalteak baino. Hala ere, erleak ere kaltetzen dituzte botikok, eta azidoek are gehiago ondo erabilitako piretroideek (Apistan) baino. Aldiz, azidoek ez dute kutsatzen argizaria. Bestaldea, akarizidaz gain badira bestelako botikak, esate baterako antibiotikoak, Loke Amerikarrarentzako edo Nosemarentzako usatzen direnak. Eta landareak tratatzeko erabilitako botikak ere iristen dira erlauntza barruraino. Botika guztiek elkarturik mix arriskutsuagoa osatzen dute banaka ikutuko balira baino.

Argizariak biltzen ditu gai kimiko horietako asko. Botikak pixkanaka egiten du lana erlauntzan eta etengabe estresatzen ditu erleak, horien ibiliera ohikoa aldrebestuz. Horregatik gaur egun plastikozko aberaskak alternatiba egokia gerta daitezke. Operkulu edo estalkietako ezkoak askoz kimika gutxiago biltzen du aberasketakoak baino. Baina nola lortuko duzu zure operkuluekin egindako ezko-laminak eskuratzea? Agian zerorri hasita laminak fabrikatzen.

Azpikaldetik irekiak diren oinarriek eta saredunek lortzen dute zabor guztiak erleauntzatik ateratzea, eta Varroaren kontrako borrokan laguntzen dute. Berriro diot, hauek erabiltzekotan erlategiko eultze guztietan egin behar duzu, ez batzuetan bakarrik, emaitz onenak lortzeko. Hori horrela ez egiteak esplikatu dezake gero testeatzean hain emaitza ezberdinak ateratzea.

Azukre hautsa
Erlezain gutxi dira tratamendu kimiko guztiak eteteko gai. Ez baita gauza erreza. Nik nire aholkuak ematen dizkizut, besteek norberak berea esango dizute, nire berdina edo diferentea. Guk ez dugu erantzunkizunik  gure aholkuek zure lanean edukiko duten ondorioz. Zeure erabakien ondorioak zeure gain doaz. Erabaki baldin baduzu zure kofoinetan zerbait egitea erleei laguntzeko, aztertu ezazu azukre hautsa erabiltzea. Ez du uzten arrastorik, eraginkorra da eta nahiko azkar egiten da Randy Oliver-ek bezala egiten baduzu...

[Oliverrek aipatu orri horretan bi metodo osagarri esplikatzen ditu: batetik, erlauntzetan koadro berezi batzuk jartzea erleak era kontrolatuan erlamandoak -Varroak erakarriko dituztenak- ugaritu ditzan; eta bestetik azukre-hautsaren metodoa. Aldiz, azukre-hautsa nola erabiltzen den argazki eta guzti beste orri honetan ere erakusten du]

...edo baita Brissons-en moduen egiten baduzu.

Hona Randy Oliverren 15 segundoko metodoa. Erlauntzari kendu barruko tapa, ipini habiaren kaxaren gainean hazbete baten 1/8ko neurriko sarea [3 milimetro inguruko txuloa duena, alegia]. Isuri katilu bat
[kilo laurdena, libra erdia] azukre-hauts [‘glas’ motakoa, gozogintzan usatzen dena, edo azukre xuri arrunta etxean kafe-errotan hauts bihurtua] umea daukan kaxa bakoitzean. Zepiloz zabaldu azukrea sarearen luze-zabalean. Ondoren kendu sarea eta zepilatu azukrea koadroen goiko egurretatik barnera erori dadin. Ondoren jarri egokien uste duzuna, eskluidorea, altxagarria, barruko tapa edo dena delakoa. Hobe kofoinak azpia irekia baldin badu edo sareduna. [Hemen eta hemen ikus dezakezu prozesua argazkitan]

Luis Mari Intza erlezain eta lagunak bidali digun artikulu hau ingelesez 2008an Bee Culture aldizkarian argitaratu zuen Erik Osterlund erlezain suediar ospetsuak titulu honekin: Sustainable Beekeeping. Youn Can Keep Bees Without Chemicals.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan