Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (1)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (1)

2009-06-17

Ez dugu esajeratzen esaten dugunean munduan zehar arriskuan dagoela erlezaintza industria. Erleak hiltzen ari dira. Munduko ertz guztietatik iristen zaizkigu alarmazko albisteak... Ez, ez, zaude ixtant batean. Hori ez da osorik egia. Zuzenago esango genuke hori gertatzen dela erleak zaintzen diren leku gehienetan” baina ez guztietan. Honek itxaropena uzten digu, alegia, badirela lekuak zeinetan ikasi dezakegun nola salbatu gure erlezaintzako industria.

Espezie gisa, erlea ez dago arriskuan, inola ere ez. Baina guk, gizakiok, arazo bat daukagu. Eta guk arazo bat daukagunean, ia beti geuk sortua izan ohi da. Horregatik, non gauden eta honetara nondik iritsi garenari buruzko analisi on bat behar dugu. Baina hau dagoenekoz askok egina daukate. Erantzuna ez dago hor kanpoan. Hurbilean daukagu.

Ondo dakigu Varroak birusei laguntzen diela ugaritzen eta gure erleei erasotzen laguntzen diela. Badakigu polena funtsezkoa dela erle bizkorrak eta immunitate sistema onak edukitzeko. Badakigu landareak
babesteko produktu kimikoek hil eta ahuldu egiten dituztela xomorroak, tartean erleak. Badakigu Apostan, CheckMite, Amitraz eta bestelako botika kimikoek erleen argizaria eta ingurumena pozoitu egiten dituztela. Badakigu azidoz igurzten ditugula erle gaixoak. Badakigu gure erlauntzetako gelatxoen neurria handiagoa
dela gaur egun, A.I. Root-ek 1876an lehenbizikoz ezkozko lamina erabili zuenean baino. Badakigu guk murriztu egin dugula erlategietako aniztasun genetikoa endogamiaren [odol berekoen nahasketa] eta erreginen komertzializazioan ama gutxiegi edukitzearen poderioz. Badakigu erleek soportatu ditzaketela
egiten dizkiegun gauza asko, baina orain badakigu gehiegi egin diegula.

Noiz ikasi behar dugu? Gizakiak oztopatzen ez zituen bitartean, erleak aski ondo moldatzen ziren eta bizirauten zuten. Gizakiaren oztopoak ere urte askoz gainditu dituzte aski ongi. Orain egin beharra daukaguna zera da: itzuli erleei beren berezko bizimodua, eta murriztu haiek estresarazten dituzten faktoreok:
1.- Argizarizko laminetan, itzuli hazbeteko bost gelatxoko (gutxienez) neurrietara.
2.- Saiatu benetan eskuratzen gure erleei polen eta nektar onak.
3.- Saihestu kimika pozoitsu oro.
4.- Segurtatu endogamia ekiditen dugula, baina bizirik dirautenei egin arreta.


1.- Atzera itzuli gelatxoen neurrian
Zergatik hainbesteko zalaparta kontu honekin? Hain baita erreza... Irakurri erleei buruzko antzinako liburuak. Ohartu zer gertatu zen. Nabarmena da. 1888an Ingalaterran Frank Cheshire-k idatzi zuen bera zela erlea handitzearen kontra borrokatzen zen bakarra. Erlearen handitzea sustatuko duen arrazoiketa zientifikorik ez da azaldu. Roy Grout-ek 1930ean burutu zuen doktoregoko tesian erakutsi zuen hori egitearekin ez zela deus irabazten. Erleei itzultzen badiegu 1876an laminak hasi ziren arte maitatzen
zutena, zer galduko dugu? Gaur egun ere erleei behar bezala laguntzen badiegu, beraiek eraikiko dute beren kasa lehen egiten zuten modu berean. Ikusi hemen: http://www.bwrangler.com/ncom.htm

Ez niri etorri esanez ez dagoela ikerketa zientifikorik erakusten duenik Varroaren kontrako soluzioa dela. Ez da soluzioa. Hori baino gehiago behar da. Baina, horren ordez, demostratu iezadazu zuk ea zergatik ez dugun atzera jo behar. Esango didazu garestiegi dela. Ez, garestiegi da hori ez egitea. Begiratu hildako erlauntza guzti horiei eta begiratu neurrian atzera itzuli direnei, Lusby-tarrekin batera:
- http://www.bushfarms.com/beesnaturalcell.htm
- http://www.lapalmamiel.com

Gai honetaz ikerketa positiboak badira, ikusi hemen:
- http://www.scientificbeekeeping.com/index.php?option=com_content&task=view&id=51
- http://www.honeysupercell.com/Commercial20Bkpg20in20Norway.pdf

Baina esan dezakezu badirela ikerketa negatiboak ere. Bai, badira. Hona hemen bat:
- http://video.google.com/videoplay?docid=3081789258595842918

Emaitza ezkorra ematen duten esperimentuek bat egiten dute honetan: alderaketa egiteko erabiltzen diren kofoinak, bai kontrolekoak eta bai esperimentuan erabilitakoak, denak erlategi berean eduki dituztela. Honetan ere bai, alegia, esperimentua urteko zati batean egin dela soilik edo urte bakar batean, oso
gutxitan bi urtez edo gehiagoz. Gainera, batzuetan ez da erleen iraupena aztertzen, ikertzen den bakarra da Varroaren ugaltze denbora laburra.

Zertarako behar ditugu kontroleko erlauntzak neurri txikiko gelatxoen emaitzen esperimentuetan? Izatekotan ere, ez dute egon behar erlategi berean. Aspalditik dakigu gelatxo handiko aberasketan diren erle selekzionatu gabeak hil egiten direla lehentxoago edo geroago. Eta 1990-92an batek baino gehiagok
demostratu zuten erlategi bereko kofoinen arteko Varroa kopuruak berdindu egiten direla urte bukaerarako, elkarren arteko lapurretagatik eta klima hotzetan kolonien arteko pilaketagatik.

Honetatik ikasi behar dugu gure erleekin edozer egiten dugula ere onena dugula gune osoan gauza bera egitea. Gutxienez erlategi osoan. Ez pentsatu erlategi handi baten barruan kolonia bakan batzuek hemen eta hor tratatu eta emaitza garbi bat lortuko duzunik. Edo erle hautatu batzuk selekzionatu gabeko pila baten artean kokatuz. Abiatzen bazara Erlezaintza Hobe baten Kofradiaren izpirituaren bidetik, beti aldaketa egin, gutxienez, erlategi osoan batera, eta erle txarrengandik ahalik eta urrutien. Baina... erlezain txiki bat baldin bazara beste askoren artean ari dena? Egin ezazu ahal duzun bezain ondoen eta pentsa ezazu erabiltzea oinarri irekia edo sareduna eta azukre hautsa ere bai.

Hazbeteko bost gelatxo mediako neurria izaten da kolonia batean. Ume habiako gelatxoak txikiagoak izaten dira eta eztia metatzekoak handiagoak. Badakigu gelatxoen neurria kumeen gunean hazbeteko bost gelatxo baino (5,1 mm) txikiagoa ere izan daitekeela; horregatik jaitsi dira Dee Lusby eta besteak 4,9ko tamainaraino.

Jakingarria da erle afrikarrak, kumeen lekuan 4,7-5,0 milimetroko gelatxoak eraikitzen dituelarik, inoiz ez duela galera handirik jasan Varroagatik eta tolerantzia handia garatu duela xomorro horrekiko. Ikusi
hemen:
- http://upetd.up.ac.za/thesis/available/etd-08082007-153050/unrestricted/dissertation.pdf

Gaur egun errez daukazu zure erleak berriro tamaina txikira bihurtzea. Eros ditzakezu 4.9 milimetroko gelatxodun plastikozko aberaska erabat osatuak Honey Super Celli eskatuta: http://honeysupercell.com/ Edo erleek tiratzeko laminak erosi:
- bai plastikozkoak: http://www.mannlakeltd.com/free_catalog/
- edo bai argizarizkoak: http://www.dadant.com/catalog/. [Itzultzailearen oharra: Guregandik gertuago, Lleidako Apicola Junedenca enpresak 5,1eko gelatxodun laminak saltzen ditu. Ikusi hemen: http://www.apijuneda.com]./

***
[Artikuluaren argazki baten oina, atal honi lotua]. Hona Randi Oliver-en 15 segundoko metodoa. Kendu barruko tapa, ipini habiaren kaxaren gainean hazbete baten 1/8ko neurriko sarea [3 milimetro inguruko txuloa duena]. Isuri katilu bat azukre-hauts kaxa bakoitzean. Zepiloz zabaldu azukrea sarean barrena. Ondoren kendu sarea eta zepilatu azukrea koadroen goiko egurretatik barnera erori dadin. Ondoren jarri egokien uste duzuna, eskluidorea, altxagarria, barruko tapa edo dena delakoa. Hobe kofoinak azpia irekia baldin badu edo sareduna.

Luis Mari Intza erlezain eta lagunak bidali digun artikulu hau ingelesez 2008an Bee Culture aldizkarian argitaratu zuen Erik Osterlund erlezain suediar ospetsuak titulu honekin: Sustainable Beekeeping. Youn Can Keep Bees Without Chemicals.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan