Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Edmund Hillary, mendigoizale eta erlezaina

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Edmund Hillary, mendigoizale eta erlezaina

2008-01-15

Zelanda Berrian hil da Edmund Hillary, Tenzing Norgay-rekin batera Everest gailurrera beste inork baino lehen iristi zena.  1953an lortu zuen hori, eta geroztik menzigoizale eta elur-izotzetako abenturero jarraitzeaz gain Nepaleko jendeen bizimodua hobetzeko ahaleginetan ere aritu zen. Bere sorterrian heroia zen, hain famatua ezen eta diru-paper batzuek ere haren irudia baitaramate. Aldiz, bazuen beste jarduera bat Hillaryk beti aldarrikatu zuena: gazte denboran erlezain aritua zen.

Auckland-eko "Newstalk" buletinak plazaratu duen albistean dio bertako Nekazarien Elkarteak ere dolua agertu duela. "Laborarien lehendakari John Hartnell-ek esan du Everest mendira 1953an egindako espedizioa ziurrenik aurreko udan erlezaiantzatik ateratako diruz finantzatu zuela. Eta Zelanda Berriko erledunek beti beren artekotzat jo izan dutela Edmund Hillary.

Everest mendira nola iritsi ziren kontatzerakoan, Ray Lilley-k "Houston Chonicle" egunkarian jakinarazi duenez,
honela utzi zuen idatzita Hillaryk: "Gailurrera iritsitakoan batez ere lasaitasuna eta harridura sentitu nituen. Lasaitasuna, erronka handia bukatu zelako eta ordura arte erdietsi gabea erdietsi genuelako. Eta harritura hori niri gertatu zitzaidalako, Ed Hillary gizagajoari, erlezainari; txikitan Taukau auzoko eskolan ikasle izarra izan ondoren Aucklandeko batxillergo eskolan lorpen handirik egin ez eta unibertsitatean etorkizunik gabekoa zen hari gertatu zitzaion Everest gailurrera iristen lehena izatea. Ezin nuen sinetsi".

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan