Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Azpi tutuduna: varroaren kontrako beste metodo bat

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Azpi tutuduna: varroaren kontrako beste metodo bat

2008-12-04

Jean Pierre Le Pabic erlezain frantsesak Varroari aurre egiteko metodo alternatiboa proposatu du, dagoenekoz beste erledun batzuk ere usatzen ari direna: erlauntzen azpiko oholaren ordez tutuz osatutako azpikalde bat ipintzea. "Hapykeeper" du izena sistemak, eta berari erosteko posibilitateaz gain Interneten ipini ditu sistema norberak etxean nola antolatu erakusten duten irudiak.

Le Pabicek baino lehen 1993an Marcel Legris erlezainak egin zituen antzeko sistema batekin saioak Marseillan, baina azkar etsi omen zuen eta fabrikatzeari utzi, kobratu zezakeen prezioaren aldean egitea garestiegi kostatzen zitzaiolako. 2002an Le Pabicek ondu zuen estreinako sistema, eta orain Frantzia osoan saltzen ditu. Varroari aurre egin dioten erle basatiei erreparatzetik sortu da Hapykeeper, ulertu uste izan delako basoko erlautzetan sartzen diren zorriak eroritakoan galdu egiten direla, eta ez azpiko zoruan geratu zurezko erlauntzan klasikoetan bezala.

Aberaskatik eroritako Varroak "jokoz kanpo" uzteko ahalegin gehiago ere egin izan da aurretik, azpian sarea ipinita, baselina usatuz, eta beste. Le Pabicek uste du bere sistema hau askoz hobea dela. Funtsean, azpiko oholaren ordez metakrilatozko tutuak ipintzen zaizkio hondoan erlauntzari, tutuok koadro edo aberasken parean doaz eta tutuen artean Varroa erortzeko moduko zirrikitu estua. Sistemari buruzko xehetasunak joan den azaroan Errumaniako Iasi herrian ingelesez emanda bezala irakur daitezke eta frantsesez berriz irudi eta guzti Hapykeeper tresna eskaintzen duten webgunean.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan