Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Apirilaren 11n Erlezain Eguna Gipuzkoako Zegaman

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Apirilaren 11n Erlezain Eguna Gipuzkoako Zegaman

2010-03-25

Zegaman apirilaren 11n ospatuko da urteroko Erlezain Eguna. Aurrerapena martxoaren 26an, ostirala, Zegamako Aitxuri eskolako ikasleek emana izango diote Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatuko dien ezti dastaketarekin, eta ekitaldi nagusiak apirlaren 10 eta 11n izango dira. Erlauntzaren inguruko ekitaldiez gain izango dira herri kirol, bertso eta folklore saioak.

Apirilaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Iñaki Gonzalo apiterapeuta bizkaitarra mintzatuko da "Erlauntzako produktuek dituzten onurak" gaiaz, kultur etxean. Ilunabarreko 20:00etan udal pilotalekuan 2010eko Urrezko Aizkolarien Txapelketa Nagusiaren kanporaketa.

Apirilaren 11n, igandez, izango da Erlezain Eguna. Zegamako kaleak txistulariek iratzarrazi ondoren, 10:30etatik aurrera ikusgai egongo da Euskal Herriko Gozogileen produktu onenen erakusketa eta 11:00etan hasiko da Gipuzkoako XII. Ezti Lehiaketa, zeinetan bailara bakoitzeko saridunek hartuko baitute parte eta ez beste inork.

12:00etan hasiko da Durrunba Zegamako kalean gora eta behera, eta hortik 13:00a artean Erleari omenaldia egingo zaio eta Gipuzkoako Ezti Lehiaketa amaituta egongo da. 13:00etan Inazio Mujika, Mariano Elorza, Simon Nazabal eta Inazio Arsuaga erlezainak omenduko dituzte. Horren ostean, herriko umeek egin marrazki onenentzako sari ematea, Gipuzkoako XII. Ezti Lehiaketako irabazleei sariak eskuratzea eta aurkeztu diren ezti eta gozokien dastaketa popularra.

14:15etan herri bazkaria Ostatun. Aurrez sarbidea erosi nahi duenak 943 801545 telefonoan eskatu behar du, 25 eurotan.

Eguna bukatzeko, 18:30etan Bertso Saio berezia: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia, Sustrai Kolina, Aitor Sarriegi eta Unai Iturriaga, maisu Unai Elizasu daukatela.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan