Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Apimondia Buenos Airesen atzo hasita igandea arte

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Apimondia Buenos Airesen atzo hasita igandea arte

2011-09-21

Irailaren 21etik 25era bitartean Apimondiaren 42. edizioa (http://www.apimondia2011.com/) ari dira burutzen Argentinako Buenos Airesen. ApiExpo azokaren ia 3.000 metro karratuetan erlezaintzari lotutako hornitzaile eta saltzaileek erakutsiko dituzten beren produktu, teknologia eta makinaria berrienak. Erakustazoka horrek biltzen dituen arren erlezain eta bisitari gehien, sektoreak bizi duen mugimenduaren beste termometroa Apimondia elkartearen (http://www.apimondia.com) zazpi batzorde zientifikoen sinposiumek osatzen dute: Landa-eremuaren garapena, Teknologia eta Kalitatea, Apiterapia, Polinizazioa eta landaredia, Erleen patologia, Biologia eta Erleen inguruko ekonomia. Buenos Aireseraino hurbildu ezinean, erledun euskaldunari geratzen zaio Interneten arakatuz han aurkeztutako ponentzien arrastoa aurkitzea.

Amsterdamen 1949an sortu zuten Apimondia elkartea. Ordurako, 1895etik hasita, 13 nazioarteko biltzar burutuak zituzten mundu osoko erlezain elkarteek. Bi urtez behin antolatzen du Apimondiak nazioarteko biltzarra, beti kontinente ezberdinetan: 2009an Frantziako Montpellierren (ikus ARGIAk plazaratutako "Montpellierreko eztiak" -http://www.argia.eus/argia-astekaria/2201/apimondia-2009- erreportajea), aurten Argentinako Buenos Airesen eta 2013koa Ukrainan (http://apimondia2013.com.ua/) burutuko da.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan