Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Martxel Aizpurua: erlauntzeko Erregea ala Erregina?

2015-03-06

irudia

Behin adineko erlezain batek esan zidanean erle-kaxaren barnean bazela errege bat erladiko lan guztia kontrolatzen zuena. Pentsatu nuen gizartean erregea denez agintariaren prototipoa, erle-munduan ere agintari-mota beraren presentzia aurreikusten zuela nire lagunak.

Denbora joan ahala iritsi zitzaidan informazio batek zion Virgilio, olerkari eta idazle erromatarrak, Georgicas liburuan (K.a. 29) erlezaintzaz hitz egiten duela eta erladiko erregez mintzo zela. Hala dio pasarte batean: “Inon ez diote erregeari  erleek baino begirune handiagorik”; “Erregea bizirik diraueino, gogo bateratua dute erleek”.

Era berean, Axularrek ere Gero liburuan (1643) erleen erregez hitz egiten du:Eta gaitz lizateke kontatzea nola gobernatzen diren erleak elkharren artean; nola duten bere erregea, eta obeditzen duten”.

Duvoisinek bere Laborantzako Liburuan ( 1858) dio: “Kofoin batean dira andre bat, arrak eta mandoak. Andreak egiten ditu arroltze guziak”. Ordurako erlauntzeko errulearen emetasuna onartua zen.

Azkuek  Euskalerriaren Yakintzan (1959) dio: ”Zuberotarrak eta Donazahartarrak eta Lapurtarrak erleen erregina adiarazteko itz polit auxe dauke: andere”. Erle errule eme horri erregina esaten dio.

Gaurko ezagutzaren arabera, erlauntza batean eme emankor bakarra bizi da, erlezainen artean erregina deitua, baina erregina honek udaberri partean egunean 2.000 arrautza edo, egiten pasatzen du denbora. Nork esango du gizartea erladiaren eredu dela?

[Martxel Aizpurua biologoa "
Erleen bizitza ezkutua" liburuaren egilea da. Erleak.net gunearen jabe ere bai.]

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan