Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Eztia - Malaysiako unibertsitateak aztertuko du eztiak gizakiaren libidoan eraginik baduenez

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Eztia

Malaysiako unibertsitateak aztertuko du eztiak gizakiaren libidoan eraginik baduenez

2007-09-01

Malaisiako Universiti Sains Malaysia (USM) delakoak hiru urteko ikerketa lana eginen du jakin nahian ea eztiak dauzkan ahalmenen artean afrodisiako izatea ere badagoen. Ikerketaren buru Shaiful Bahari Ismail da, unibertsitearen ospitalean familiako medikuntzan espezialista eta irakasle dena.

Herritarren artean Malaysian ere zabalduta dago osasungarria dela egunero goilarakada ezti hartzea. Orain Shaiful Bahari Ismailek esan duenez "ikerlan honek erakutsiko du ea eztia jateak ba duen libidoa sendotzeko ahalmenik, jende askok hala uste du eta". Hori deklaratu zien medikuak Bernama hirian abuztu hasieran burutu zen Osasun Sexualari buruzko Biltzarrera hurbildutako kazetariei.

Shaiful Bahari doktoreak "Bernama Malaysia News Agency"ko kazetariari deklaratu zion jendearen usteak baduela zerikusirik Koranak eztiari egiten dizkion aipamenekin. Bestalde, "eztia jaten duen jendeak sarritan benetako bere adina baino gazteagoko itxura dauka, haur askoren guraso izanagatik".

Aipatu ospitalean doktoreak Gizonezkoen Ongizate Klinika (Male Wellness Clinic) dauka ardurapean, eta bertan aurten dagoenekoz 100 gizon artatu dituzte erekzio disfuntzioa konpondu nahian. Osorik gizonezkoz osatuta dago klinika hau, gaixotasuna darmatenak arazoaz askeago mintza daitezen. Dagoenekoz ohartu dira arazoa asko ari dela zabaltzen, besteren artean diabetesa bezalako gaitz kronikoen ondorioz. Medikuok pazienteei gomendatzen diote ez erortzea ukendu afrodisiakoak eta gainerako  trikimailuak eskaintzen dituzten sasi-medikuen eskuetan.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan