Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Eztia - Ingalaterrako ospitale batek eztia darabil operazioen zauriak artatzeko

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Eztia

Ingalaterrako ospitale batek eztia darabil operazioen zauriak artatzeko

2007-04-12

Londresko Daily Mail egunkariak otsail honen 27an publikatu duenez, Middlesbrough hiriko Unibertsitate Ospitalean eztia ari dira erabiltzen bihotzeko operazioek utzitako zauriak artatzeko. Mundu osoan komertzializatzen den Medihoney da hain xuxen darabilten produktua. Produktu horrek Australiako eztiaz gain algatatik ateratako lika bat ere badarama, bakterioak hobeto borrokatzen laguntzen duena, eta zauriak estaltzeko gazatan igurtzita joaten da. Ospitale horretan bertan aurretik froga egina zuten ezti hori, bestela saihestu ezin zituzten infekzioetatik zaintzeko, eta emaitza onak zituela ikusi ondoren zabaldu dute bere erabilera.

Mundu osoko ospitaleetan buruhauste handiak eragiten ditu MRSA edo Staphyloccocus Aureus bakterioak, antibiotikoek akabatzen ez dutelakoz. Britainia Handian bertan urtean 5.000 lagun hiltzen omen ditu infekzio horrek. Eztiak, antza denez –eta zehazkiago Australiako ezti jakin batek, erleak Manuka landarearen loretik egiten duenak- ondo borrokatzen ditu bakterio horiek.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan