Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Eztia - ”Eztia zaurien zainketa modernoan” txostena aurkeztu dute AEBetako sinposium batean

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Eztia

”Eztia zaurien zainketa modernoan” txostena aurkeztu dute AEBetako sinposium batean

2007-05-17

Floridako Tampa hirian burutu berria da –apirilaren 28tik maiatzaren 1era- “Symposium on Advanced Wound Care” (Zaurien Zainketa Aurreratuari buruzko Sinposiuma), izen bereko elkarte amerikarrak urtero antolatzen duena. Ehunka mediku, zaintzaile eta kliniketako arduradun batzen dituen biltzar horretan, besteren artean Keith F. Cutting doktorea mintzatu zen, Buckinghamshire Chilterns University Collegeko irakaslea, eta alor horretan eztiak urteotan erakutsi dituen dohaiak deskribatu zituen hitzaldi batean.

Cuttingek azaldu zituen eztia zauri gaiztoak sendatzeko erabiliz egin diren entsegu klinikoak, tartean bat 1.965 parte hartzailez egina, animaliekin burututako esperimentuak, eta abar. Eztiaren propietateak ere deskribatu zituen: antiinflamatorioa, mikrobioen kontrakoa, desodorantea, zikatrizatzailea, eta beste.

Eztia oso da eskuraerreza, baina Cutting doktorearen ustez klinikek ez dute edozein ezti erabili behar: medikuntzarako prestatua izan behar du, filtratua, gama izpiz irradiatua eta higiene neurri zorrotzekin ekoitzia. Mediku honen ustez Zelanda Berrian egiten den Manuka eztia (erleak Leptospermum socoparium landaretik ateratzen duena) gainerako guztiak baino egokiagoa da zauriak sendatzeko.

Bakterioen kontra eztiak daukan indarrak damaio zauriak sendatzeko garrantzia, eta horregatik gomendatu zuen kateterrek eraman ohi dituzten infekzioak saihesteko. Cuttingen datuen arabera, eztiz egindako Medihoney produktuak Mupirocin izeneko antibiotikoaren antzeko emaitzak eskaintzen ditu –koste askoz txikiagoarekin- eta gainera urteotan ospitaleetan hainbeste ugaritu diren bakterio oso erresistenteen kontrako aktibitate oso ona ere erakutsi du

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan