Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Eztia - Azukreak eztia baztertu zuenekoa (eta 3)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Eztia

Azukreak eztia baztertu zuenekoa (eta 3)

2009-03-30

Azukreak zergatik sortzen duen mendekotasuna

Dena dela, azukre artifizialen kontrako eragozpena ez dator artifizial izate horretatik, ezta elikatzaile ez izatetik ere. Azken finean, gauza asko jaten dugu plazerragatik eta ez beren elikadura balioengatik. Kontua da azukre artifizialak ekoizpen prozesua bukatutakoan, daukaten kontzentrazioan, estimulatzaile bortitzak bihurtu direla. Gizakiaren urdailean era bortxatuan oxidatzen dira oxigeno pittinenaren aurrean, lixeriketa sistemaren baitan eragin explosiboa daukate, eta honek ordainetan giza organoak bat batetan behartzen ditu gogorrago eta azkarrago lan egitera.

Azukre finduak jokatzen du erregai oso konbustible baten moduan: piztean eztanda eragiten du, bero handitan erretzen da eta fite itzaltzen da. Horrela sortutako estimulazioak shockezko eragina dauka bai nerbio sisteman eta bai soineko atal funtsezkoetan. Hain zuzen droga batzuek bezala, antzeko estimulazioa eragingo du –gorputzari elikadurarik eman gabe- eta atseginezko sentsazioaren ondoren berehala ekarriko du erorialdia. Pertsona ohartzen da azukre gehiagoren gose dela, beste “altxaaldi” baterako.

Horra nola esplikatzen den zergatik ume batzuek, eta helduek ere bai, gaileta bat bestearen ondoan jan ahal izatea librako kutxa osoa agortu arte. “Beste bat gehiago” jan nahia ia konpultsio bihurtzen da. Azukre finduek hesteetan sortzen duten eragin kimikoa da nahi gabeko erreakzio honen erruduna. Gaizki elikatutako haur eta helduak oso errez erori daitezke azukrearekiko mendekotasunean. Denetan arriskurik handiena daukate nerbioengatiko akidura daukaten jendeek. Azukreak “altxaaldia” ematen du. Baina, tamalez, estimulazioa, alkoholak eragiten duena bezala, ez da osatzen eta gehiagoren irrika dakar. Azukreak elikatzen ez duenez, energia azkar eskuratzeko azukrearen mende egoteak pertsona malnutriziora darama.

Nahiz eta heldu osasuntsu eta ondo elikatuek itxurazko kalterik gabe jasan ditzaketen denbora luzez egunero azukre artifizialak usatzearen tentsioak -gizon batzuek egunero pinta bat whisky edan dezaketen moduan itxura batean gaixotasun sintomarik erakutsi barik- horrelako jokabidea ez da arriskurik gabekoa. Gure hesteek azukre artifizialak azukre xinpletan eraldatu behar dituzte gorputzak usatu ahal izan baino lehen, eta hau sarriegitan eginez gero, lan handia ematen diote pankreasari. Jakina, jende askori azukrearekiko mendekotasunak pankreasaren xahutzea dakarkio eta orduan diabetesa azaltzen da.

Batzuek, dena den, ihes egingo diote patuari zergatik eta beren gorpuzkeragatik aldi bakoitzean
asimilatu ezin dutelako azukre artifizial kopuru jakin bateraino besterik. Erabili dezaketenaz gain askoz gehiago jaten badute, soberakinezko azukrea aldatu gabe pasako zaie giltzurrinetan barrena odolera, sistema osoan pozoi bezala geratuz. Honek ekarriko die akidura kronikoa eta behar bada giltzurrinetako gaixotasuna, zirkulazioko arazoak eta, batzuetan, hesteetako koplikazioak. Liburuak idatzi litezke azukre artifizialen eta ziropeen asimilazio okerrak eragindako osasun problemez.

Gozo ziurrago bat

Eztia egunero jateak ez dakar aipatutakoak bezalako arrisku edo arazorik. Esnea bera edo fruitu zukuak baino errezago lixeritzen da. Gorputzak “bere horretan” eskatzen dituen azukre naturalak dauzkanez, urdail-hesteek ez daukate oxidatu beharrik. Bat batetan absorbitzen du. Horregatik, eztiarekin ez da gertatzen nerbio sistemaren gehiegizko estimulazio edo shockik, azukre artifizialek oxidatzerakoan eragiten dituztenen alderantziz. Eta ez du gehiagoren irrikarik pizten. Mendekotasuna sortzeko ordez, eztiak oso azkar asetzen du.

Azken berrogei urteotan kimikagintzaren alorrean egin ditugun urrats harrigarriak gora behera, oraindik ez dugu lortu eztia bezain gozagarri leun, arrisku gabeko eta elikatzailerik. Dauzkagun ordezko modernoak ez dira benetako ordezko. Kimikatik ikusita, izate oso ezberdina dute eta bortitzegiak dira, askogatik, mugarik gabe erabiltzeko.

Jatorrizko artikulua ingelesez: "Honey is supplanted by sugar". Bodog F. Beck doktorearen “Honey and Your Health” liburuaren atala. New York City 1938. 1997an Health Resources Press-ek birrargitaratua.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan