Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Erregina-jelea

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Erregina-jelea

Erregina-jeleak hezurren egituraketa bizkortzen du

2007-03-02

Japoniako Nagarawa Research Center ikerketa erakundeak 2006ko urrian plazaratu berri du ikerketa baten emaitza titulu honekin: “Royal jelly stimulates bone formation: physiologic and nutrigenomic studies with mice and cell lines”. Japonian egindako ikerketa honen arabera, “erregina-jeleak (E-J)hainbat funtzio fisiologiko eta farmakologiko dauzka. Aurreko ikerketa batean ohartarazi genuen baduela estrogenozko aktibitate txiki bat. (Oraingo honetan...) E-Jak xaguen zeluletan MC3T3-E1 bezalako osteoblastoak bizkortu dituela nabarmendu dugu, eta eragin hau ICI 182,780 estrogeno errezeptoreek blokatu dutela. Hazkuntza-likidoan 0.1-1.0 mg/ml Erregina-Jelea ipiniz gero, horrek gehitu egin du kolageno produkzioa. Xagu eme normalei 9 astez ahotik E-Ja eman zaienean, horrek handitu egin du beren tibia hezurren errauts kopurua”


Ikertzaileek ondorio hau atera dute: “Datu hauek aditzera ematen digute Erregina-jeleak bere baitan dauzkala osteoblastoen gain eraginez I motako kolagenoa eta hezurrak eratzeko beste aktibitateak bizkortzen dituzten osagai batzuk edo guztiak”.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan