Igelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)

1

Mende laurdena ez baita egunero betetzen, are gutxiago euskarazko egitasmo kultural bat zarenean, are gutxiago bizi ditugun garaiotan, dena murrizketa, aurreztea, marka zuriko literatura. Igelak obratu du mirakulua ordea eta jakin nahi dugu nola: ea itzultzen dituzten Sail Beltzeko nobeletan […]

Irakurri

San Ferminak apirilean

0

Kasualitatea izan liteke edo idazleak Iruñearekin daukan harremanarengatik jaso duen omenaldi erdi-ezkutukoa. Eta seguruenik, ia fijo, lehenbiziko aukeraren aurrean gaude baina, badagoenez gure artean kasualitateetan sinesten ez duenik, zer arraio, zergatik ez dugu pentsatuko aurtengo Sanferminetako kartel lehiaketan finalista den […]

Irakurri

Prekarietateari nola erantzun kulturan

1

Bai lagunok, prekarietatea alde guztietan dago, zegoen edo egongo da. Eta kulturaren territorioak ez dira salbuespena, maiz dekadentziak glamour eta fantasia itxura hartu nahi izaten duen arren. Ba, hain juxtu, eskasia, prekarietatea, kultura eta Nafarroa ardatz hartuta antolatu dituzte Iruñeko […]

Irakurri

Jon Alonsok badaki sintetizatzen

1

Mota askotako elkarrizketak irakurri izan ditut idazleekin, baita egin ere; eta maiz sentsazioa duzu elkarrizketa horiek senide pobrea direla, pertsona horrek esateko daukana, ondo pentsatuta jarri duela jada liburuan. Kasurik tipikoenean, inprobisazio nola-halako bat besterik ez dela kazetariari erantzuten diona.

Irakurri

Hiru ekimen kultural agonikoak ere alaitzeko

1

Dena kaka zaharra dela eta gainera kaka zahar hori usteltzen ari dela dioen lagun horietako bat daukazu? Lagun hori ez da, kasualitatez, kulturarekin lotutako zerbaitetan ariko, ezta? Agian zu zeu zara. Agian neu naiz. Agian kontra daukagun klimatologiak bihurtzen gaitu […]

Irakurri

"Selfie" herrikoiaren aurrean, prebentzioa

0

Esan “selfie” berriz. Esan “selfie” berriz, apustua da, apustu bikoitza da urde kabroia, esan “selfie” beste aldi madarikatu batez! Zuk ere zure barruko Samuel L. Jackson pulpfictiondarra kontrolatu behar duzu azkenaldian modan jarri den hitza entzuten duzun bakoitzean? Ur-pistola bat […]

Irakurri

Abiadura Handiko Kultur Hiriburua

2

Graffiti batekin hasi zen dena: Mugitu!-koek (AHTren kontrako desobedientzia mugimendua) Igeldon zegoen Donostia 2016ren logoaren ordez tren erraldoiaren aurkako lema jarri eta atzetik etorri den erreakzio katearekin harrituta geratu ziren. “Sabotaia”, “Donostia 2016ri boikota”… Epiteto itsusiak herritarren protesta baketsu batentzat. […]

Irakurri

Apur dezagun buklea

2

“Y belaunaldia” eta kulturgintza ardatz duen Erretenak dokumental laburra edonork ikusteko moduan dago gaurtik. Kepa Matxainek eta Ander Bolibarrek zuzendu dute Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegirako eta akaso 1980-2000 urteen artean jaiotako pertsonak talde gisa kontsideratzen dituen lehenbiziko ikus-entzunezko lana da […]

Irakurri

Inori ez zaio inporta, ez duzu inor ordezkatzen

0

Kevin Spacey aktoreari elkarrizketa egin zioten duela egun batzuk El País egunkarian eta politikari buruzko bere ikuspuntuez galdezka hasi zitzaizkionean haserre xamar erantzun zuen. Galdera: Baina, aldatu al da nolabait zure ikuspuntua politi… [Spaceyk galdera eten du]? Erantzuna: Uste dut […]

Irakurri

Barbarossa Usopop-en, Sarako Santa Katalina kaperan

0

  Beti bezain fin Sarako Usopop jaialdia antolatzen dutenak: festibal nagusiaren B aldea egin ohi dute urte hasieran, “Usopop kontrapasa” izenekoa, eta igande honetan zen zita Sarako Santa Katalina kaperan. Barbarossa talde britainairrak eta Mursegok fededun eta fedegabe andana bildu […]

Irakurri

Beran badakite

16

Bidasoak eman dituen musikariez hizketan “zuek ez dakizue zer daukazuen Beran” esan omen zioten herri horretan bizi den lagun bati duela ez asko. “Ez dakigula? Guk urteak daramatzagu Joseba Irazoki eta Petti entzuten, besteek ez zuten jakingo!”, komentatzen zuen joan […]

Irakurri

Ikertzailea munduaren kontra

0

Philippe Claudel lehenago ere aipatu izan dugu blog honetan Brodecken txostena bikainaren harira, Igelak argitaratua, nola ez. Hark utzitako zapore onak eraman ninduen Iruñeko argitaletxe eusnob avant la lettreak 2012an euskaraz argitaratutako Ikerketa nobelara (jatorrizkoa frantsesez 2010ean publikatu zen).

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA