Durangoko fantasiak eta pantasiak

1

Beti egin izan dit grazia “fantasia” hitzarekin gertatzen denak: letra bakar bat aldatzen diozu, hasierako “f” hori, ordezkatzen duzu “p” batekin, bihurtzen duzu fantasia “pantasi”, eta guztiz kanbiatzen da hitzaren konnotazioa –hala da behintzat nire eskualdean; eta denok dakigun moduan, […]

Irakurri

Azoka analogiko baten abantailak

0

Ikerketa bateko zenbakiak izan genituen hizpide atzo eta gaur, Durangoko Azokako bigarren eguna hasi baino lehen, estatistikak aurkitu ditut nire kafesnean –Furra, furra kantakoari agertu zitzaion tanke hura baino gutxiago urduritu naiz, baina ez askoz gutxiago ere–. Streaming bidez musika […]

Irakurri

Urteroko tristuratxoa

3

Udaberriko loreak bezala edo aknez kargaturiko piztiak bezala –agian bien konbinazio bat–, agertu dira gazteak Landako gunean Durangoko Azokaren 54. edizioa inauguratu duen ikasleen egun tradizionalean. Ustez behintzat, hori izan beharko litzateke gaurko gaia: nola erakarri gazteak euskaraz sortzen den […]

Irakurri

Orain euskal salgaien fetitxismoa

1

Ohiko erakusketa batek baino oihartzun mediatiko handiagoa izan zuen Tabakaleran urri amaieran inauguratu zuten Orain diseinua! Euskadi eta industria-k. Segur aski, ezohiko arreta hori zor zaio egun hartan Donostiako kultura garaikideko zentroan agertu ziren ordezkari politikoei edo, konkretuagoak izateko, agintariek […]

Irakurri

Mundu zaharraren konbustio antolatua

0

Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia, unibertsitate-garaian, dezente entzun nuen Quebec-eko talde hau, […]

Irakurri

39 gorpu kamioi batean: migrazio-legeak ez dira telesail bat

0

The Wire telesailaren bigarren denboraldiaren hasieran, Baltimoreko portuko kontainerretako batean ezohiko kargamentua aurkitzen du polizia batek: hildako emakumez beteta dago kutxa metaliko handia. Ito egin dira ozeanoaren bestaldetik AEBetara eraman behar zituen barkuan, auskalo zergatik eta nola. Denboraldi osoa hartuko […]

Irakurri

Idazle eta komikigileen sinbiosiak funtzionatzen du

0

Broma gutxi urritik aurrera zerbait argitaratzekoa bazara: hasi da Durangoko Azokarako lasterketa eta sumatzen da emailera iristen diren liburu eta disko aurkezpenen kopuruan. Dinamika horrek batzuen mesedetan jokatzen du –sortzaile ezagun, kontsakratu edo marketinean abil samarrak direnen arrantza-leku naturala da […]

Irakurri

Gazte despolitizatuak ala diskurtso higatuak?

0

Ez da izan inondik inora Zinemaldian gehien aipatu den pelikuletako bat, ukitzen dituen gaiak eta filma egina dagoen modua bera ere halakoak direlako, baina Jean-Gabriel Périot zuzendariaren Nos défaites-ek ikustaldi bat merezi du, artefaktu bitxia baita, ezohiko dokumental bat, diskurtso […]

Irakurri

Periferiako auzoak, euskal zuzendariak eta emakume begiradak

0

Bi irabazle garbi eta zenbait tendentzia utzi ditu Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioko palmares ofizialak: Pacificado film brasildarrak ikusi genuenean aurreikus zitekeena baino sari handiagoak besapean hartuta egingo du etxerako bidea, Urrezko Maskorraz gain gizonezko aktore onenaren saria eta argazki onenarena […]

Irakurri

Munduko langileok, elkartu zaitezte Sail Ofizialean!

0

“Batzuetan gertatzen da, film bat amaitzen den lekuan segitzen duela hurrengoak, programatzaileek edo zoriak Zinemaldiko film guztiak josita metafilm erraldoi bakar bat egin nahi izan balute bezala”. Harkaitz Canok atzoko zutabean idatzitako esaldi horri bueltaka nabil, lehiaketa ofizialaren barruko azken […]

Irakurri

Erretiro gozoa

1

Beti deitu izan didate arreta Zinemaldia jarraitzen duten atzerriko korrespontsal eta kritikari batzuek. Konkretuki, adinean aurrera samar joanak dauden horiek. Beraien ile zuriak, ibiltzeko modu zahartritikoak, bazkalosteko paseetan egiten dituzten zurrungatxoak. Siesta horien ondoren idatziko dituzten kronikak eta kritikak irakurriko […]

Irakurri

Formalegiak dira

0

Ia artea bezain zaharra den dialektika baten lekuko izan gara astelehen honetan Sail Ofizialean: zer da garrantzitsuagoa, istorioa ala hura kontatzeko modua? Edukia ala forma? Adiskide kultureta zinezale eusnob maitagarriok, badakit horrelako galderen aurrean tokatzen dela esatea istorio guztiak kontatuta […]

Irakurri

Ezin kanpora irten

0

Zine aretoak ez dira munduko lekurik onena klaustrofobikoentzat: itxita daude, ilunak dira eta pasillo baten ondoko eserlekua hartu ez baldin baduzu, ez da hain erraza izaten nahi duzunean altxa eta ateratzea. Eskerrak hasieratik jakin dezakezula zenbat denboraz egongo zaren isolamendu-egoera […]

Irakurri

Inon ez dute erakusten erabakiak nola hartu

0

Aukeratu bizitza, aukeratu lanpostu bat, aukeratu karrera bat, aukeratu familia bat. Aukeratu ostiaren handia den telebista bat. Aukeratu arropa-garbigailuak, autoak, telefonoak eta patinete elektrikoak. Aukeratu bizitza, bizitza, azken finean aukeratzea baita, Trainspotting filmeko protagonistak pelikularen hasieran esaten zuen eta Zinemaldiko […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA