Kategoria: Fauna publikoa

Wishful thinking

0

ETAri azkeneko elkarrizketa egin dio Gara-k. Ekainean publikatuko da osorik liburu batean, aurrerapena maiatzaren 7an argitaratu dute eta erantzunen artean esplikatzen du behin betiko amaiera-prozesua nola gauzatu den, baita beste gai arantzatsu batzuei buruz –biktimak sailkatzeko irizpideak, adibidez– erakunde desarmatuak […]

Irakurri

Kanbo eta Kanbodia: antzeko parezido

0

Irakurri ote ditu Josu Erkorekak bere alderdiaren estatutuak? Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak bai, eta honakoa aurkitu du oinarri nagusietan: “Euzko Alderdi Jeltzaleak Euzkadi du Aberritzat, eta euskaldun jendea bizi den Pirinioetako bi aldeetara dagoen lurraldetzat”. 2016an berretsi zuen Alfa eta […]

Irakurri

Ze pereza

0

Rubalcabaren ibilbide politikoa errepasatzen duenak nahiko azkar igarriko du: gizonaren eskuak zikinago daude putzu septikoa baino. Zuzeneko harremana izan du PSOEk Espainian gobernatu duenean egin dituen gauza kirastsuenetan. Zapateroren garaian Barne ministro, telebista-kamerei esaten tortura salaketa guztiak ikertzen direla –Europako […]

Irakurri

Gerrari komeni zaion egia

0

Disimulatzeko lanik ere ez dute hartzen jada. Gogoratzen Irakeko inbasioa zuritzeko “frogak”? Collin Powell jeneral estatubatuarra Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan Photoshopez sortutako irudi batzuk erakusten, Saddam Husseinen suntsipen handiko armak, munduarentzat mehatxu. Dena gezurra. Neurri handi batean gerra hark […]

Irakurri

Titular triste bat lortzeko

0

Garai aldakorrak bizi ditugu, garai likidoak, garai postmodernoak, Don Inorrezek argitaratu berri duen diskoan kantatzen duen moduan. Egun, inork ez dizu kargu hartzen gaur A esaten baduzu, bihar K eta etzi Z. Kontortsionista politikoak dira blablabla mediatikoan errege, jende malgua, […]

Irakurri

Kartolak jantzita

3

Bergarako Martxanterak talde feministak eman dizkion erantzunengatik iritsi naiz Oihan Vegaren iritzi-artikulu batera, “M8, eta orain zer?” du titulua, pixka bat Leninen Zer egin? hura bezala, baina komunismorik gabe, zeren komunismoak ere ez baitu, Vegaren esanetan, matxismoa desagerrarazten –Twitterren irakurri […]

Irakurri

Lehia über alles

0

Debekatutako lekuetara sartzeko alanbre-sareen gainetik saltatzen genuen adin hartan, darwindarrak ginen: txakurra atera, korrika hasi eta frogatu genuen problema ez zela azkarrago lasterka egitea gure bila zetorren piztia hark baino –dena hagina, dena lerdea, dena zaunka–; keba, keba, nahikoa zen […]

Irakurri

Bukle melankolikoa

0

PSEren eta Euskadiko Ezkerraren arteko fusioa du ardatz Gaizka Fernandez Soldevillak Sara Hidalgorekin batera idatzi duen La unión de la izquierda vasca liburuak. Gauza kuriosoa gertatu zait ElDiario.es-ek egin dion elkarrizketa irakurri bitartean: artikuluak Fernandez Soldevillaren irudiak bakarrik dakartza, baina […]

Irakurri

Otsoak hazteaz

0

Kontu onik ez biolentziaren monopolioa haserre dabilenean: gaiztotuta dago giroa Ertzaintzan otsailaren 23an agente bat bihotzekoak jota hil zenetik Athletic-Spartak partiduaren atariko istiluetan. Letaginak erakutsi dituzte 200 agentek baino gehiagok EAEko Legebiltzarraren aurrean martxoko lehen egunean, orroka eskatu dute Estefania […]

Irakurri

Politika mutantea

0

Normal zegoen ba, ez zitzaion ezer arraroa nabari. Pedro Sánchez etxetik atera zenean, bere maskotak betiko nazionalismo autonomista izaten segitzen zuen, platertxotik azken Royal Canin pentsu apurrak gogo biziz janez. Zepillatu berria zuen, estatutua txukun-txukun utzia zion Alfonso adiskidearen esku […]

Irakurri

Txingorra ari du, kontuz gidatu

1

Esaldi bat izan daiteke aldi berean kategorikoa eta zehazgabea, Anne Hidalgo Parisko alkateak erakutsi digu. Kategorikoa da, berak gobernatzen duena bezalako Europako hiriburu handiak kontentzio-dike bihurtzen dituelako, klima sozial eta politiko nahaspilatuaren kontra. Eta zehazgabea da, erabiliaren erabiliaz hustuta geratzen […]

Irakurri

Generoaz eta klase sozialaz

0

Beatriz Artolazabalek titular batzuk lortu zituen duela hilabete batzuk, adierazi zuenean Diru Sarrerak Bermatzeko Errentatik (DSBE) hilean kobratzen diren 650 euroak nahikoa direla bizitza duina edukitzeko. Zenbait haserretu ziren. Zenbaitek, sen praktikoagoarekin, begiratu zuten zenbat kobratzen duen Enplegu eta Gizarte […]

Irakurri

Ongiaz eta gaizkiaz haraindi

0

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait, hiztegiren batean. Denbora kontua da. Edo agian ez. Agian denborak garbitu egingo ditu Espainiako presidente izan zen garaiko estatu-krimenak. Lixibak eta zenbait hedabidek mirariak egiten dituzte horrelako delituekin: jada […]

Irakurri

Abuztua ere hortxe dugu

0

“Antonio Gramscik erakutsi zigun hegemonia kontzeptua / sombrilla baten azpian puskaz hobe izango da ulertua”, kantatzen zuen Los Carradine taldeak La clase obrera kantan, zeinak deskribatzen duen, “alienazio” eta “gainegitura” artean, langile klasea nola doan paradisura… Marina d’Or-era. Kontua ez […]

Irakurri

Memoria selektiboa

3

Arrazoi du Goiak: Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, badauzka ezaugarri asko, tartean Donostiako alkateak elkarrizketa honetan erabiltzen duen hizkuntzak estandar arautua izan zezan egindako lan titanikoa, zeina gabe ez den posible ezta elkarrizketa bera ere, hizkuntza gaur egun ulertzen dugun […]

Irakurri

Zonbi batekin bizi

0

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan. Ez zeukatela beste aukerarik, aizue. Fenomeno meteorologikoa balitz bezala: isobarak, fronte hotzak, ziklogenesiak eta […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA