Gorpuzkingz: euskal trap musika inon baino alaiagoa izanen da

Gorka Bereziartua
2

gorpuzkingz
Gorpuzkingz taldea: euskal trapa hemen da.

Seguru askotan entzun duzula “trap” hitza azken urteetan: atmosfera iluna, sintetizagailu agresiboak eta tempo geldoak erabiltzen dituzten musikariak milaka entzule lortzen ari dira, droga, biolentzia eta bazterreko auzoetako tematikez rapeatzen.

Fenomenoak 1990eko hamarkadan du jatorria eta AEBetan “trap house” izenez ezagutzen ziren droga saltzeko lekuek ematen diote izena rap mota honi. 2000. urtearen erdialdean hasi zen berezko genero musikaltzat hartzen, Rick Ross, Gucci Mane, Yo Gotti edo Young Jeezy musikarien hit batzuek lagunduta.
Wikipedia parte honekin bukatuta, goazen inporta duenera: ohiko moduan, gauza hauek ingelesez hasten dira zirkulatzen eta hona gaztelaniaren edo frantsesaren bidetik iristen dira. Gainera, begira zeri buruz kantatzen duten: ikastolan drogak txarrak zirela esan ziguten eta, hain zuzen horregatik probatzeko gogoa sartu zitzaigunean, mundu erdaldun batekin egin genuen topo.
Beraz, ia ezinezkoa zirudien euskarazko trap musikariak agertzea. Baina ojo: ia. Izan ere, euskaldun guztiak ez dira akonplejatuta bizi eta Bidasoaldeko gazte batzuk kapaz izan dira genero honi egokitzen zaion bokabulario oso bat sortzeko euskaraz.
Andre eta jaunok, zuekin Gorpuzkingz euskal trap taldea. Kanta hau entzun ondoren egun osoan “sukaldeko irina” esaldia burutik atera ezin baduzu, ez bota niri errurik.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA