Prince hilda aurkitu zuten eguna: errealitateak Tarantino gainditzen duenean

Gorka Bereziartua
0

Apirilaren 21ean hil zen Prince musikaria.
Apirilaren 21ean hil zen Prince musikaria.

Telefonista: 911, non da zure larrialdia?
Identifikatu gabeko gizona: Kaixo, em, zein den hemengo helbidea? Bai, anbulantzia bat behar dugu oraintxe.
Telefonista: Ados.
Identifikatu gabeko gizona: Konorterik gabe dagoen norbait daukagu.
Telefonista: Ados, zein da helbidea?
Identifikatu gabeko gizona: Em, Princeren etxean gaude.

Telefonista: Ados, norbaitek helbidea ezagutzen du? Begiratu dezakezu ea badagoen inguruan postontziren bat?
Identifikatu gabeko gizona: Bai, bai, ados, itxoin.
Telefonista: Ados, zure telefonoak ez dit esango non zauden, beraz behar dut zuk niri helbide bat bilatzea.
Identifikatu gabeko gizona: Bai, badukagu em, badaukagu em, zera, bai, pertsona hilda dago.
Telefonista: Ados, emaidazu helbidea mesedez.
Identifikatu gabeko gizona: Ados, ados, horretan ari naiz.
Telefonista: Kontzentratu horretan.
Identifikatu gabeko gizona: Eta jendea asaldatuta dago.
Telefonista: Ulertzen dut beraiek asaldatuta egotea, baina…
Identifikatu gabeko gizona: Horretan ari naiz, horretan ari naiz.
Telefonista: Ados, ba al dakigu pertsona nola hil den?
Identifikatu gabeko gizona: Ez dakit, ez dakit.
Telefonista: Ados.
Identifikatu gabeko gizona: Em, zera gaude, Minneapolisen gaude, Minnesotan eta Princeren etxean gaude.
Telefonista: Minneapolisen zaude?
Identifikatu gabeko gizona: Bai, Minneapolis, Minnesota.
Telefonista: Seguru zaude Minneapolisen zaudela?
Identifikatu gabeko gizona: Hori da, hain zuzen.
Telefonista: Ados, aurkitu duzu helbiderik honezkero?
Identifikatu gabeko gizona: Bai, em, benetan sentitzen dut, behar dut, hemengo helbidea behar dut.
Identifikatu gabeko emakumea: 7801.
Identifikatu gabeko gizona: 7801.
Telefonista: 7801 zer?
Identifikatu gabeko gizona: Paisley Park, Paisley Parken gaude.
Telefonista: Paisley Parken zaude, ados, hori Chanhassenen dago. Zera dagoen pertsonarekin al zaud…
Identifikatu gabeko gizona: Bai, Prince da.
Telefonista: Ados.
Identifikatu gabeko gizona: Pertsona hori.
Telefonista: Ados, geratu linean nirekin.
Identifikatu gabeko gizona: Ados.
(Telefonoa jotzen)
Anbulantziako telefonista: Anbulantzia, Shirley.
Telefonista: Carver Paisley Parks Studios-ekin loturan, 78.
Anbulantziako telefonista: Paisley Park Studios, ados.
Telefonista: 7801 Audubon Road.
Anbulantziako telefonista: Ados.
Telefonista: Pertsona bat daukagu, arnasarik ez.
Anbulantziako telefonista: Arnasarik ez.
Telefonista: Bai.
Identifikatu gabeko gizona: Bera… da, bera… da.
Telefonista: Jende guztia jarriko dugu honetan, aurrera transmisioarekin.
(Prince hilda aurkitu zutela esateko apirilaren 21eko larrialdietako telefonora egindako deiaren transkripzioa, Carver konderriko Sheriffaren bulegoak joan den astean argitaratua).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA