'Mr Robot' telesailaren bigarren denboraldirako motorrak berotzen

Gorka Bereziartua
0

Uztailaren 13an hasiko da, iragarri dutenez, Mr Robot telesailaren bigarren denboraldia. Iaz sorpresa atsegina izan zen mundu erdiko seriezaleentzat eta, azken kapituluarekin izan ziren problematxoak gorabehera, seguru nago asko kapitulu berrien zain egongo direla. Momentuz denboraldi berriaren promozio bideo bat sareratu dute Haendelen Sarabande ezagunaren doinuz lagunduta –oso Kubrick detaile hori–. Dagoeneko protagonistak lehen denboraldian zeukan abstinentzia-sindrome bortitzaren antzeko zerbait sumatzen ari baldin bazara, eman play.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA