Historiako rock guztia 30 segundoan

Gorka Bereziartua
0

Mapa honekin erraza egingo zaizu rockaren historia ikastea, azpi-estiloak PPren ustelkeria kasuak baino gehiago izan arren.
Mapa honekin erraza egingo zaizu rockaren historia ikastea, azpi-estiloak PPren ustelkeria kasuak baino gehiago izan arren.

Zuri ere batzuetan aurpegi arraroa jartzen zaizu disko kritika bat irakurtzen hasi eta artikuluaren egilea musika estiloen izenak parrafadan botatzen hasten denean?

Kontzertu bat iragartzen duen kartelean crust-grindcore irakurtzen duzu eta lotsa ematen dizu hori zer arraio den galdetzea?
Musikaz asko dakien talde batekin zaude eta aldiro asmatu behar duzu aitzakia berri bat pixka bat aldentzeko, disimuluan Wikipedia begiratzera?
Lasai: denok sufritzen dugu isiltasunean, batzuetan ez baita erraza gitarra-bateria-baxu-ahots konbinazio jakin bat ze musika estilotan kokatzen den asmatzea.
Ez du seguruenik problema oso-osorik konponduko, baina lagungarria izango dela zalantzarik ez: Concerthotels.com webgunean aurkitu dugun Rockaren 100 urteko historiaren mapa interaktiboarekin, joera zaharrenetik berrienera estilo bakoitza etiketatuta eta elkarrekin harremanean jarria daukazu.

Klikatu irudia mapa interaktiboa osorik ikusteko. 
PS: Gauza hauek biharko ikastoletan erakutsi beharko lirateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA