Devendra Banhart Donostia 2016ko Musicbox Festibalean

Gorka Bereziartua
0

 
Asteazken goizean iragarri dute Donostia 2016ren barruan antolatu den Musicbox festibalaren egitaraua: Devendra Banhart bertan izago dela ikusteak arreta deitzen du.

Andy Cabic Vetiverreko kidearekin ariko da zuzenean maiatzaren 17an, 2016 Gunean (sarrera librea edukiera bete arte; gehienez 400 lagun). Manett bizkaitarrek –entzun itzazue, faborez– irekiko dute arratsa.
Ginmusica promotorak antolatutako kontzertu sortak musika independentearen egungo eszenan nabarmentzen diren tokiko eta nazioarteko artistekin kultur ekitaldiak programatzeko ontzi gisa pentsatu du Musicbox.
Aurreratu duten gainontzeko programazioak ere merezi du arreta:
Motorama + Perlak (ekainak 12, 19:00. Arkitekto Teknikoen Eskola. Sarrera doan).
Is Tropical + Las Tea Party (irailak 11, 20:00. Donostiako kaia. Sarrera doan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA