Ajea festaren aurretik

Gorka Bereziartua
0

Frantziako house musikak protagonismoa du filmean
Frantziako house musikak protagonismoa du filmean

Eden 1990eko house musika frantziarraren inguruko filma da, gaztetan DJ lanetan hasiko den pertsonaia baten ibilbidea jarraitzen dena, fama pixka bat lortu eta gainbehera hasi arteko 15 bat urteko tartean.

Hasieran garai baten erretratua izateko asmoa zeukala iruditu zait, Michael Winterbottomen 24 hour party people bezalako filmen ildoan; baina bigarren partean protagonistarengan jartzen du fokua. Horregatik beharbada, norabide argirik gabeko istorioa iruditu zait.
Fenomeno musikal baten esplorazioa izan nahi bazuen huts egiten du. Are gehiago, testuinguru horretan kokatutako pertsonaien giza-esperientziaz zerbait esan nahi bazuen (droga, zahartzea, arrakasta eta modaz pasatzea… Ukitzen diren gaiak dira, baina indar gutxirekin).
Festa hasi aurreko ajea osatzeko, gehiegi luzatzen diren diskotekako eszenak eta baliabide kutre samar batzuk (pertsonaiek bidaiak irudikatzeko munduko bola bat erabiltzea; protagonistari idazten diotenean, idatzi duen pertsona pantaila erdibituan agertzea testua errezitatzen…).
Mitomanoentzat: Daft Punkeko kideak agertzen dira filmean beren buruarena egiten.
SAIL OFIZIALA
Eden
Zuzendaria: Mia Hansen-Love
Aktoreak: FĂ©lix De Givry, Pauline Etienne, Vincent Macaigne, Greta Gerwig, Golshifteh Farahani, Hugo Conzelman, Roman Kolinka
Frantzia
131 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA