Traizioa, barkamena, fartsa

Gorka Bereziartua
0

Traizio bat eta aurpegi desitxuratu bat: horra filmaren abiapuntua
Traizio bat eta aurpegi desitxuratu bat: horra filmaren abiapuntua

Bigarren Mundu Gerra bukatu osteko garain kokatu Christian Petzold zuzendariak Phoenix, esterminio-eremutik desitxuratuta itzuli eta senarrarekin berriz elkartu nahi duen abeslariaren istorioa.

Traizioa, barkamena eta gerra ostean askok bizi duten fartsa erakutsi nahi ditu filmak, baina iruditu zait ez dituela behar bezala esplotatu zeuzkan aukera guztiak. Bi pertsonaia nagusiek, adibidez, apenas eboluzionatzen dute filmaren puntu batetik aurrera, sotiltasun estuegi baten erruz. Eta egiantzekotasunak ere huts egin diezaioke, gu ere estuxeago jartzen bagara.
Egia da amaierak pixka bat konpontzen duela kontua eta filmarekin berradiskidetzen zarela, baina tarte luze samarrean kanpo egon ondoren, ez nau gehiegi bete.
SAIL OFIZIALA
Phoenix
Zuzendaria: Christian Petzold
Aktoreak: Nina Hoss, Ronald Zehrfeld, Nina Kunzendorf
Alemania
98 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA