Hilabetea: maiatza 2014

Sestaoko alkatearen kanta

2

Ez dakit zertarako nekatzen garen iritzi, analisi eta interpretazio berriak idazten Sestaoko alkatearen adierazpen arrazisten harira, kasu honentzat beren beregi sortua dirudien La Pollaren La solución final eskura edukita.

Irakurri

Liburuak saltzea baino gehiago

0

Anjel Lertxundiren Berriako zutabean irakurri dugu zerbait, baina ZuZeun Oier Arantzabalek izen eta abizenak jarri dizkion arte ez da baieztatu albistea: Garoa liburu dendakoek Donostian lokal berria zabaldu behar dutela, Zarauzkoa bezala, denda baino zerbait gehiago izateko asmoarekin.

Irakurri

Mobydick & banda Intxaurrondon

0

  Kontzertu laukoitza maiatzaren 16an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Charles Atkey musikari britainiar donostiartuak zabaldu zuen gaua; Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaurrek eman zioten segida Melodías concertantes diskoko errepertorioa aurkezten eta aurreko lanetako zenbait pieza ezinbesteko berreskuratuz (DJ Invitado aparta […]

Irakurri

Venancio Amillanoren ezinezko arropak

0

“Egur taila” entzun eta diseinu etnoak burura etortzen bazaizkizu bagara bi: hainbeste lauburu ikusiak dituzu etxeko altzarien dekoragarri, kasik harritu egiten zarela zura zizelkatuz bestelako lanak egin daitezkeela ikusten duzunean. Venancio Amillanok, gaur idaztera animatu gaituen artistak, eskarmentu handia du […]

Irakurri

Estatu Batuetako punk latinoek Eskorbuto entzuten dute

2

Paradoxikoa denik ez didazue ukatuko: urteetan zakurdantzara animatzen gintuzten musikak baztertu eta 1980ko hamarkadako errepertorioari kasik katxi lerdeztatuari bezain tinko eutsi diogunok reggaetoiaren onurak baloratzen hasi garenean, jatorri latinoamerikarreko musikariak etorri zaizkigu esatera euskal rock erradikala dutela inspirazio iturri.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA