Hilabetea: urtarrila 2014

Kopiatu madarikatuok! (eta irabazi Zinemaldiko kartel lehiaketa)

4

Donostiako Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da gaurtik. “Sei kartel ezberdin eta originalak” (sic) diseinatzera gonbidatzen gaitu behean ikusten dugun bideoak.   Primerakoa iruditzen zait ekimena, kartela aukeratzeko herritarren parte hartzeari ateak zabaltzea eta abar. Zer esanik ez, lehiaketa plataforma aparta […]

Irakurri

Top 5: nork ez du kantatu inoiz Pete Seegerren zerbait?

2

Esan liteke hil berri den Pete Seeger folk abeslari iparramerikarra bere abestiengatik bezain ezaguna zela egin zizkioten bertsioengatik. Ni behintzat moldaketa horietako batzuei esker interesatu nintzen bakarlariaren obrarekin eta, haren heriotzean, omenaldi txiki gisa bost bertsio aukeratu ditut.

Irakurri

Kashbaden disko berria maiatzean Bonberenearen eskutik

0

Ikusmina sortu duela zalantzarik ez. Kashbaden itzulerari buruz oraindik gauza askorik aurreratzerik ez dago ordea… taldekideei galdetuta behintzat. Informazio pilula txiki bat aurkitu dugu Bonberenea Sutan Facebook orrian: diskoa maiatzean argitaratuko dela eta Bonbereneak berak publikatuko duela.

Irakurri

La Cumbre jauregian kamerarik ez

0

Pablo Malok ezingo du Donostiako La Cumbre jauregian grabatu, Lasa eta Zabala torturatu zituzten lekuan, bahiketari buruz egingo duen filmerako. Gaur jakin dugu Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako azpiordezkaritzak ez duela baimenik eman. Albiste berak dioenez, garagardo marka batek Malori eskatu dio bere […]

Irakurri

Kitsch? Ironia?

1

Eztabaida polita sortu da Eusko Jaurlaritzak Fitur azokara eraman duen proposamenaren harira. Igotz Ziarretarena da goian ikusten duzuen irudia, Nazioarteko Turismo Ferian EAEko Gobernuaren pabilioian ikusi ahalko dena. Polemikatxoaren tantak jarraian.

Irakurri

Eta Antiguok cumbia dantzatu zuen

1

Duela ia astebeteko kontzertu batekin nator eta barkatu beharko didazue, beste ezer baino lehen, post honen beranta. Nor eta non: Maite Arroitajauregi, Mursego, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Noiz: joan den ostiralean. Nola: sarrerak agortuta eta mota guztietako jendea publikoan (honelako […]

Irakurri

Iretargia harrika hausteko poemak

0

“Irudi hori buruan geratu zitzaidan: “Gazte naiz: / iretargia harrika hautsi dut”. 16 urte nituen eta irudi potentea iruditu zitzaidan. Ahaztutako liburua da [Ibon] Sarasolaren Poemagintza, oso liburu ederra; merezi luke berrargitalpena sarreratxo batekin”. Koldo Izagirreri Parisen bizi naizen harira egindako […]

Irakurri

Gure Gamonalak

2

Ez hitz egin gehiago “Amets hautsien bulebarrez” (Joaquin Sabina eta Green Day, ugh!), Gamonaleko auzotarrek gauza askoz originalagoa asmatu dute: “Bulebar hautsiaren ametsa”.

Irakurri

Zonbi karlistak hemen dira berriz

1

Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da Beñat Iturriozen eta Xabier Padinen filma, trailerra ikusita behintzat.

Irakurri

Hermana Raya, dream team bat Lou Reed omentzeko

0

“Gau perfektua” iragarri dute meteorologoek Kafe Antzokian ostiralerako: Lou Reed omentzea aitzakia hartuta Sonic Trash, We Are Standard, Rafael Berrio, Mursego, Petti, Kirmen Uribe eta Hermana Raya elkartuko dituzte agertokian; Izar & Star zikloaren laugarren edizioaren barruko urteko lehen zita […]

Irakurri

Coitus interruptus

2

Joan gara ba Lars Von Trierren azkena ikustera egun batzuetako oporrak hartu ditugula probestuta, ez katxondeo gutxirekin, Muchachada Nuin zuzendariaz egin zuten parodia gogoratuz eta iji-aja artean filmari buruzko xehetasunei gehiegi erreparatu gabe. Horregatik lehendabiziko muturrekoa aretoko argiak itzali eta […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA