Kortxoenea, Kursaalen ifrentzu

Gorka Bereziartua
0

Aurtengo Zinemaldi Alternatiboaren afixa.
Aurtengo Zinemaldi Alternatiboaren afixa.

Donostiako Zinemaldi ofizial handi nazioarteko glamourosaz hitz egiteko tartea izango dugu datozen egunetan eta pena litzateke besteaz, laugarren urtez Groseko Kortxoenea Gaztetxean antolatu duten Zinemaldi Alternatiboaz txintik ez esatea.
2010ean hasitako bidetik jarraituko dute aurten ere, irailaren 23tik 28ra bitartean egunero proiekzioak eta mahai-inguruak antolatuz. Hau da aurtengo egitaraua:

• Irailak 23, astelehena, Morritson eta Gartzia filma eta ondoren solasaldia Jon Urraza eta Aiert Goenagarekin
• Irailak 24, asteartea, Abordatzera! Dokumental etnografikoa eta ondoren solasaldia Ione Begiristain, Nerea Oñate eta Nerea Kortarekin.
• Irailak 25, asteazkena, 31 urte dokumentala eta ondoren Maitane Serrano eta Lander Iruin egileekin solasaldia.
• Irailak 26, osteguna, Populismo musical: películas caseras de Fundación Robo dokumentala eta ondoren mahai ingurua hainbat gonbidaturekin (honi buruz zerbait idatzi genuen duela ez asko).
• Irailak 27, ostirala, Londres no es Sevilla dokumentala.
• Irailak 28, larunbata 20 segundoko laburmetraiak eta rallya eta ondoren kontzertu akustikoa Moraurekin. Ondoren Siroka taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA