Hilabetea: ekaina 2013

Imanol revisited

6

Imanolen Forjarien kantara iritsi nintzen aurrekoan ustekabeko lotura baten bidez eta sentsazio arraro batek hartu ninduen, gustatu egin zitzaidalako. Azalpen laburra: txikitan antiguotarraren kanta asko entzundakoa naiz, gurasoek atsegin zuten. Transmisio-paradigman sinesten dutenak harrituko dira agian, baina horrek ez nau […]

Irakurri

Nola egin guztiok dantzatu dezakegun pogo bat

1

Denok dantzatu dugu noizbait pogoa kontzertu batean. Denok? Ez: agertokiaren aurreneko lerroetan bultzaka ibiltzearen zentzua asko aldatu da punkaren sorreratik eta irudipena daukat gure belaunaldiari iritsi zaion ideia zera dela: “Ea nor den indartsuena, ea nork bereganatzen duen espazioa, ea […]

Irakurri

Joyceren 'Ulises', aurki euskaraz

2

Notizia handia egun seinalatuan: atzo, ekainak 16, Bloomsday, Xabier Olarrak 103 karakteretan iragarri zuen laster izango dugula irakurgarri James Joyceren Ulisesen lehenbiziko partea euskaraz; e-booka Igelaren webgunean salgai egongo da aurki.

Irakurri

Ladyfest Nafarroa, iraultza dantzatzeko

0

“Ezin badugu dantzatu, kantatu, margotu, larrua jo… ez da gure iraultza. Erraz ikusten da festa-giroan emakumeek daukaten presentzia eskasa, bai antolakuntzan, bai artistikoki parte hartzen. Ahalegin bikoitza egin behar du emakume batek eszenatoki batera igotzeko eta bere lana baloratua izateko. […]

Irakurri

Biografiak eta tabuak

11

Denak ados gaude: inori ezin zaizkio leporatu bere aitak egindako kalteak eta ezin da inoren obra artistikoa epaitu haren familia abiapuntutzat hartuz. Kazetaritza kulturalaren funtsezko premisa izan beharko litzateke obra, obra, obra, obra lehenestea eta ez obraren egileari buruzko inolako […]

Irakurri

Sagues, jokaldiaren errepikapena

0

Gaur iragarri dute nork joko duen 2013an Donostiako Aste Nagusiko agertoki nagusian, Saguesen, eta eztabaidatxo interesgarria sortu da Ekai Txapartegi Udaleko komunikazio arduradunaren eta Inaxio Esnaola kazetariaren artean.

Irakurri

Motos: Iruñean ere bazen "we are mods!" oihukatzen zuenik

1

Betiko historia da: ideia eta diskurtso berririk gabeko musikariek arrakasta eta hedabideen arreta berenganatzen dute eta aldiz, alboan dauden proposamen interesgarriak zokoratzen dira eta ahanzturaren putzuan erortzen. Horrela da mundu zabalean eta horrela izan da hemen ere, baita kontrakulturaren gailurtzat […]

Irakurri

Zertan da Alberdania argitaletxea?

5

Gaur eman du albistea Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxeko editoreak Twitterren: orain arte Alberdaniako editorea izan den Inazio Mujika Iraola Ereinentzat lanean ari da. Nontzeberrin irakur daitekeenez, Fermin Etxegoienen azken liburua aurkeztu du.

Irakurri

Autobonbo literario etikoa egiteko bost gomendio

1

Ez dagoenez modurik argitaratzen diren liburu guztiek behar bezalako promozioa izan dezaten, geroz eta idazle gehiagok ikusten dute premia argitaletxeen sustapenetik harago beren obrak saltzen aritzeko. Problemarik ez daukat autobonboarekin, baina uste dut nire níre NÍRE liburua ezagutarazteko ere badaudela […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA