Shakespearen diru-kontu ustelak argitara

Gorka Bereziartua
0

Shakespearen diru-kontu ilunak argitaratu ditu Galesko unibertsitate batek.

Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra unibertsalak idatzi bitartean modu ustel samarrean maneiatu zituen bere kontu ekonomikoak.
Gari erreserbak gorde zituen espekulatzeko eta maileguak emanez aberastu zen, inguruan jendea gosez hiltzen ari zen garai berean. Ikerketak erakusten du 1598an iruzur fiskalarengatik jazarri zutela. Oro har, “bizimodu paraleloa” eduki zuen Shakespearek, alderdi ezagunena, literaturari eskainia; eta ezkutukoa, eskrupulu gutxiko merkataritzari dedikatua.
Ikerlariek adierazi dute Shakespearen bizitzako alderdi horiek ezagutaraztea garrantzitsua dela bere obra hobeto ulertzeko. Veneziako merkatarian zordunaren gorputzetik libra bat haragi kobratu nahi duen Shylock lukurreroak behintzat, bestelako esanahi bat hartu du niretzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA