Hilabetea: maiatza 2012

Ukabila altxa beharko dugu

1

Seguru ezagutzen duzuela Rosa Parksen historia. 1955eko abenduaren 1ean, lege arrazista desobedituz, uko egin zion autobuseko bere lekua gizon zuri bati lagatzeari eta atzeko eserlekura joateari; preso eraman zuten eta Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuen ekintza xume horrek. Seguru […]

Irakurri

Etorkizun Literarioa Ziurtatzeko Arauak

9

Liburuak, institutuko jende guaya bezala, ezkutatu egiten dira urteekin norbere biografiako traste zaharretan; eta inor ez da akordatzen, ez du akordatu nahi, are, lotsa ematen dio akordatzea nola ibili zen txoratu beharrean gaur ikusiz gero aurpegia itzuliko liokeen horren atzetik. […]

Irakurri

Lanik ez gazteentzat (ez hemen, ez inon)

0

Anton Chigurh hiltzaile beldurgarria da Coen Anaien No country for old men filmean, irizpide handirik kontuan hartu gabe garbitzen dituelako parean tokatzen zaizkion pertsonak, orain hemen, orain han, orain zu, orain ni. Antzekoa da Langabezia izeneko pertsonaia: bere zortea berdin […]

Irakurri

Igandean idatzia, astelehenean irakurtzeko

0

Igandeak aharrausi egiteko sortu zituen jainkoak. Gauzak oso gaizki joan arren, igandeak sortu ziren, baita ere, pijamaren azpitik bizkarrean hazka egiteko. Jainkoak mundu bat sortu zuen ustelkeriaz betea, eta zazpigarren egunean deskantsatu egin zuen, hau da, irratia itzali zuen, periodikoak […]

Irakurri

Lanpostu bat

1

Pentsatu honetan: lanpostu bat ematen dizutenean, infernu txiki gogaikarri bat ematen dizute, produkzio kateko begi izateko aukera; ziega bat, ateak irekita. Ez dizute lanpostua bakarrik ematen, ongi etorri Jauregi & Jauregira, kafe asko eta soldata gutxi, hitz egingo dugu oporrez; […]

Irakurri

Lehoi Erregea, diktaduraren apologia

8

Indarrez ezarritako ordenak betiko berdin jarraitzea, klase zapalduak are gehiago zapaltzea, emakumeen azpiratzea… Ez neukan buruan horrelako konturik hamar urterekin The Lion King animaziozko filma ikusi nuenean eta horregatik, inori kalterik egiten ez dion fikziotzat neukan. Aurrekoan Disneyren klasikoa telebistan […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA