Hilabetea: martxoa 2012

Hau ez da Jon Mirande

4

Eta nik baietz uste nuen, bazela. Nire burua zuritzeko ez du balio, baina behintzat kontsolatzen nau jakiteak ez naizela hori uste duen bakarra. Afera hasieratik kontatu beharko dut, gauzak uler daitezen. Miel A. Elustondorekin hitz egin nuen, ona izango zela […]

Irakurri

Galdera batzuk Okzitaniako Tolosako gertakariez

0

Mohamed Merah-ren jazarpenaren, setioaren eta hilketaren ondotik etorri den harrabots mediatikoan, badira egin gabe gelditu diren galderak. Kazetaritza profesionalean sinesten dut, baina bakoitzari berea, prentsa profesionalaren orrialdeetan inon ez ditut aurkitu Raskolnikov-en blogekoak bezalako itaun zorrotzak.

Irakurri

Bonba semiotikoa

0

Dokumentala ez den dokumentala, ikusle arruntok ohituta gauden ikus-entzunezko konbentzioak hankaz gora jartzen dituen obra da María Ruidoren Electroclass. Zazpi minutuko zazpi piezaz osatua, ETB3n ikusi ahal izan nuen atzo –lehenago Zinebitik ere pasa zen–. Eskertzekoa iruditzen zait telebista publikoak […]

Irakurri

Diskurtsoan galdu da Jose K. torturatuaren giza-dimentsioa

1

Kristalezko kutxa batean, eskuak lotuta eta biluzik dago Jose K. ekintzailea –uler bedi “ekintzaile” Elhuyar hiztegiak ematen duen frantsesezko itzulpenean, militantea edo aktibista, alegia; inola ere ez espainolezkoan, “emprendedor” gorrotagarri hori–. Presidenteak hitz egin behar duen plazan bonba jarri du, […]

Irakurri

Xorak asmatu du Jinkoak sortzen… eta desegiten

3

Pelikula zubereraz grabatu dute eta berezitasun hori azpimarratu dugu kazetariok estreinatu aurretik Xorari buruz hitz egitean, horrelakorik egiten den lehenbiziko aldia delako, baina behin filma bukatu eta ikusgai egongo den honetan, ez dut uste bidezkoa denik ezaugarri horrekin tematzea, Peio […]

Irakurri

Biziko al zinateke tunelean?

0

Den-den-dena hankaz gora joango balitz ere –probablea, ekonomiaren gobernariak hartzen ari diren erabakiekin–, beti legoke aukeraren bat bizirauteko. Hori darabilkit buruan Marc Singerren Dark days dokumentala ikusi dudanetik. 1999an izan zuen Singerrek filmeko protagonisten berri, esan ziotenean bazegoela New Yorken […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA