Hilabetea: urria 2010

Perpetuum mobile?

0

Adiskide maiteok, 2010. urtean dena dago etengabeko mugimenduan. Dena? Ez. Herritar euskaldun, okzitaniar, bretainiar, korsikar eta galiar batzuek buru egin diote kapitalismo globalaren axioma horri eta grebaren bitartez estatua gelditzeko zorian utzi dute. Erretreten erreformaren kontrako ekimenak mugikortasunean izan duen […]

Irakurri

Sukaldatu? Sukalda tu padre!

19

Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek […]

Irakurri

Aurtengo Euskadi Sariak datutan

3

Irabazleak gorabehera, aurtengo Euskadi Sariek izan dute berezitasunik. Nagusiena, parte-hartzeko mekanismoa aldatu izana. Idazle bakoitzak aurkeztu behar izan du bere lana eta horrek zalantza eragin du. Juan Luis Zabalak gaurko Berrian dio orain ez dakigula zeintzuk diren lehiatu diren liburuak. […]

Irakurri

Ibai berdeak eta mendi urdinak

0

Berdez margotu zituzten atzo Euskal Herriko hemezortzi ibai AHTren kontra protesta egiteko eta albisteen aurkezleak esan zuen “lauzpabost erradikal” baino ez daudela trenaren kontra, proiektuaren alde “lauzpabost oligarka” baino ez daudela ahaztuta. Ez espero horrelakorik albistegian: oligarkak “elite” bihurtzen dira […]

Irakurri

Jesukristo, Judas eta 'Autokarabana'

18

Ez naiz Jesukristo, baina nire azken afarietako bat ekarri nahi dut gaur hona. Urriaren 7an izan zen, Gasteizen, literatur kritikari buruzko mahai-inguru baten ostean. Janariaren bueltan idazle, kritikari eta itzultzaile ezagunak. Hizketa gai, ezin bestela, literatur kontuak. Off the recorda […]

Irakurri

Zer den “papurras” bat (eta zer ez)

2

Bizi naizen inguruan “papurras” esapide euskañola erabiltzen dute batzuek —ez dut izen-abizenik emango— platerean soberan geratu denetik elikatzen denari esateko. Besteek hoberena hartu eta hondarrekin asetzeko gaitasuna edo egonarria daukatenak dira “papurras” delakoak. Ezin esan Mark Lanegan klub horretakoa denik. […]

Irakurri

Internetek famatu egiten ditu kantari txarrak

1

Lagun batek jarri dit bideoa Facebooken (eskerrik asko, Ander): Ramoncin, aztunparen pare, Nirvanaren Come as you are kantatzen. Munduan gehien gorrotatzen ditudan musikarien zerrendan oso goian dago oilasko frijituaren errege izandakoa, baina ez naiz hasiko irainka (badaezpada) eta fenomenoari helduko […]

Irakurri

Zorionak Anjel Lertxundiri, baina…

3

Sariaren gozoak dastatzen ari eta ozpinduta etortzea edukazio txarrekoa da, badakit, are gehiago ostirala izanda, eta ordu hauetan, ez da unerik egokiena; hobe nuke isilik egon, baina sentitzen dut, badago miztoarekin jarduteko adina motibo. Nola ez, El Paíseko atzoko albistea […]

Irakurri

Koktel lehergarria: ikerketa-kazetaritza, autofikzioa eta komikia

1

Denis Robert kazetariaren izena Clearstream eskandaluarekin egin zen ezagun. 2001eko Révélation$ liburuan finantza eskandalu potoloa eman zuen argitara, diru-garbiketak eta zergak ez ordaintzeko trikimailuak tarteko. Eta, ezin bestela izan, arazotan sartu zen kazetaria. Epaileen aurrean eseri behar izan zuen difamazioagatik […]

Irakurri

Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?

6

Ez zuten ezer oparitzen, baina hala ere jende kopuru polita bildu zen atzo Gasteizko Hikaateneoan, “Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?” mahai-ingurura (deitzaileek diote 50 lagun izan zirela; ez dago, momentuz, udaltzaingoaren daturik). Hiru kritikari peto aritu ziren hizketan […]

Irakurri

Nork erraustu nahi dituen hondakinak, eta zergatik

0

Ikerketa-kazetaritza ez dago modan, baina beti bezain beharrezkoa da. Eta norbaitek egiten duenean, eskertzen da biziki, gai baten tripak erakusten dituelako. Zubietako erraustegiaren atzean dauden interesak, kasu. Mikel Peruarena kazetari eta idazleak blog izugarri interesgarria jarri du abian duela gutxi, […]

Irakurri

Bizardunen bigarren diskoa, laster zure taberna-zuloan

3

Irlanda, Nafarroa eta kriston kojoiak, ez ordena horretan derrigorrez. Bueltan dira Bizardunak. Urriaren 10ean sartuko dira estudiora disko berria grabatzera; azarorako edozein taberna zulotako bafleetan entzungo da. En Zugzwang du lan berriak titulu, eta iaz publikatutako debutaren arrakasta bera badu, […]

Irakurri

Eduard Girbal Jaumeren miraria

0

“Kultura katalanaren historia osoko gertakari literario garrantzitsuenetako batek bost urte bete berri ditu” idatzi du Lluís Bonada kritikariak El Temps aldizkarian abuztuan, Eduard Girbal Jaumeren L’estrella amb cua nobela hizpide. Esaldiak arreta deitzen du, baina ez luke aparteko interesik sortuko, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA