Espazio publikoa berreskuratu, kalea publizitatez garbituz

Gorka Bereziartua
3

Publizitatez josita dago espazio publikoa
Publizitatez josita dago espazio publikoa

“Espazio publiko” entzun eta amildegi bat sortzen da esan beharko lukeenaren eta benetan esan nahi duenaren artean: kalea guztiona da teorian, baina praktikan enpresa pribatuek ingurunea itxuraldatzen digute, iragarkiz bete, setio egoera sortu. Hori aldatzeko dinamika interesgarriak izan litezke karrikak publizitatez garbitzeko gerrillak.

Paradoxikoa baita, kartel politikoak, pintadak eta tankerako adierazpen popularrak alde guztietatik jazartzen dituztelarik, abenidetako leku ikusgarrienak modu onean multinazionalei alokatzea. Ez al dugu espazio publikoa gure erara moldatzeko eskubiderik?
AEBetakoa da (oker ez banago) beheko bideoa. Lanabes arruntekin telefono kabina batetik iragarkiak nola kendu azaltzen du, azkar-azkar eta udaltzaingoaren arretarik deitu gabe. Urrats txikia auzoarentzat; urrats erraldoia herritar guztientzat. Tankerako ekintza gehiago ere topatuko dituzu Public Ad Campaign ekimenaren blogean.

PS: Beharbada publizitatearen eragina bigarren mailako afera irudituko zaio baten bati. Konparazio batera, Bilboko Espazio Publikoaren Ordenantza hiper-autoritarioa askoz asaldagarriagoa da, lehen begi kolpean. Baina indarkeria sinbolikoa ez zait ahazteko modukoa iruditzen, askoz eragin sibilinoagoa baitu gure egunerokoan.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA