Hilabetea: ekaina 2010

Maria Luisa Elio: nola bidaiatu Iruñetik Macondora

0

“Handik urte askora, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendia koronelak…” baina itxoin, itxoin, Gabriel García Márquezen Cien años de soledadeko aurreko orrian ere zerbait jartzen du-eta. “Para Jomi García Ascot y María Luisa Elío”. Gaur, hilda daude biak: García Ascot 1986an […]

Irakurri

Zikloak

0

Ziklo batzuk betetzea da kontua: Reyesek deitu zuenean banuen susmoa; hau zela kurtsoko azkena; eta hitzak, “azkena” horrek, izutu egin ninduen. Amesgaiztotan pasa nuen gau hura Leihotikan taldearekin: kaletik segika zetozkidan Bukatu da kantatzen, Frank Sinatraren koro eta guzti, punk […]

Irakurri

Zizek Iruñean izozki bat jaten

5

Slavoj Zizek elkarrizketatzekoak ginen gaur Iñigo Astiz eta biok Iruñeko Baluarten. Nik ARGIArako. Iñigok Berriarako. Nire hitzordua goizeko hamarretan; Iñigorena, arratsaldeko seietan. Baina Arquitectura mas por menos kongresuko antolakuntzak atzeratu egin dit elkarrizketa ordua, eta Iñigorekin bazkaltzen, zalantzan geunden filosofo […]

Irakurri

Zergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?

2

Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide […]

Irakurri

“Baina alferrik zen, berandu dabiltza…”

0

Horrelakoak gara: alde guztietara orduz kanpo, presaka; minutuek ihes egiten digute eskuetatik; erlojua, eskumuturra dekoratzeko baino ez dugu behar. Halere, “gara” diot, Interneti esker ni bezalako jende gehiago badela ikasi baitut. Eta batzuek film laburrak egiten dituzte. Tomas Mankovskyk, adibidez. […]

Irakurri

Kazetaria ez dea idazlea?

0

Galdera zaharra da, eta blog honen egileak ez dauka hain haragi gizenari hagina sartzeko gaitasunik. Baina joan den astean Quim Monzó idazle kataluniarraren zutabe bat leitu zuen La Vanguardia egunkari zentrista-kulunkarian, eta hemen itzultzea erabaki du, iritzi sano interesgarria delakoan. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA