Argazkia: Axier Lopez (Aida errefuxiatu eremua inguratzen duen harresia) Testua: Biladi Hadi
· Israelek 2002ko ekainaren 16an ekin zion harresia eraikitzeari. 8 metroko altuera duten blokeez osaturik dago. Haren inguruan lubakiak, arantzadun alanbreak, segurtasun tarteak, elektrifikaturiko hesiak, zaintze-dorreak, kontrolerako bideo kamara termikoak, frankotiratzaileentzako dorreak eta patruilatzeko errepideak daude.
· Harresiaren luzera 760 kilometrokoa izango da, Israelen eta Zisjordaniaren arteko 1949ko Armistizio Lerroak (Lerro Berdea deiturikoa) duen distantziaren bikoitza.
· Egun, Israelek aurreikusitako harresiaren %60a eraikita dago.
· Behin amaituta, Israelek, de facto, Zisjordaniako lurren %46 anexionatuko du.
· Harresiaren eta Lerro Berdearen artean 80 kolonia daude, eta 385.000 kolono bizi dira, gutxi gora behera. Kolonoen %98 harresiak bortxaz anexionaturiko eremuetan biziko dira.
· Zisjordaniako 35.000 palestinar inguru, harresia eta Lerro Berdearen artean(“inorena ez den lurra”, no man’s land deitua) isolatuta geratuko dira. Haien etxeetan bizitzeko baimenak beharko dituzte, eta zonaldetik irteteko bide bakarra harresiaren bitartez izango dute. Kopuru honi gehitu behar zaio antzeko egoera biziko duen Ekialdeko Jerusalemgo 250.000 biztanleen gehiena.
· Egun harresiaren kilometro bat eraikitzeko, Israelgo Gobernuak milioi eta erdi euro xahutu behar ditu. Horri beste 2 bilioi dolar gehitu behar zaizkio, harresia eraikita, tunel eta errepide gehiago eraiki behar izan dituztelako.
· Harresiak Zisjordaniako lurraldearen %10,2 isolatuko du. 78 herri eta komunitate. 266.442 biztanle.
· Gotorturiko 34 checkpoint, 3 terminal nagusi, komertziorako 9 terminal eta kotxe zein langileentzako eraikitako 22 terminalek, palestinarren mugitzeko eskubidea kontrolatzen dute.
· Nazioarteko Justizia Epaitegiaren iritzia, 2009ko uztailaren 9an Israel eraikitzen ari den harresia […] Palestinako lurralde okupatuetan, Jerusalemgo ekialdea eta haren ingurua barne […] nazioarteko legediaren aurkakoa da. Israelek egitura hau berehala eraisteko betebeharra dauka […] eta eragindako kalteak konpontzekoa.