2014-06-10 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Irantzu Pastor (Israelgo Gobernuak Zisjordania isolatzeko eraikitako harresia.) Testua: Imanol Murua, kazetaria eta idazlea
Ez konparatu argazkiko harresia Jerusalem zaharra inguratzen duen harresi ederrarekin. Ateak baititu hiri saindu bezain madarikatua inguratzen duen harresiak. Jaffa atea, Damascus atea, Lehoien atea, Urrezko atea. Sartzeko ateak, irteteko ateak. Israeldarrak Zisjordanian egiten ari diren harresiak, aldiz, ez du aterik. Kartzeletako harresiek bezala, hormigoia du, sentsore elektrikoak ditu, arantzadun alanbreak ditu, zanga zuloa du, baina ez du irteerarik, ez du sarrerarik. Berlinen, ordea, badakite aterik gabeko harresiak zertarako eraikitzen diren: eraitsiak izateko.