Argazkia: Irantzu Pastor (Negev. Israelgo armadak suntsituriko beduinoen herriko biztanleak manifestazio batean.) Testua: Izaskun Guarrotxena, mugimendu feministako kidea.
Emakumeok, Palestinan eta munduan, gure eskubideen aldeko borrokan eragile aktiboak izan gara, eta izan nahi dugu. Askotan bigarren mailako herritarrak bezala tratatu gaituzte, eta gure iritzia ez da kontuan izan. Gure eskubideen alde borrokatzea gure herriaren alde borrokatzea da, eta mundu osoan eragile aktiboak izateko aldarrikapena lau haizetara zabaldu dugu. Bi emakume hauen aurpegia eta oihukatzeko grina emakume palestinar borrokalarien isla dela esan dezakegu. Feminismoak munduan eragin oso positiboa izan du, eta izan beharko luke. Balore feministetan oinarritutako Palestina eraikitzen ari diren emakumeekin elkartasun feminista osoa adierazten dugu, eta adierazi nahi dugu. Emakumeok gure etorkizunaren jabe izan nahi dugulako, herriak eraldatu nahi ditugu; Euskal Herrian eta Palestina.