Zainketa Intentsiboen Unitatetik telelana egin ahal izatea bermatuko dute Eguberrien ondoren

"Animo, oraindik pixka bat gehiago lan egin dezakezu", esan diote paziente honi erreanimazioan lagunduko duelakoan.

“Ekonomia eta osasun-neurriak bateragarriak izan daitezen, neurri berriak hartuko ditugu urtarriletik aurrera”, adierazi dute Euskal Herriko erakunde publikoek eta patronalak prentsaurreko bateratuan. Eguberrietan tabernak ireki eta kontsumoa bultzatzeko erraztasun guztiak eman ondoren sortuko den...

Jarrai-Segi

Beranduegi 15: Zezenak ezkerretik

Probatu al duzue inoiz eskuineko begia itxi eta ezkerrekoarekin zezenketei begiratzen? Anduezak bai, eta deskubritu duena liburu batean bildu du, eta nola ez, eman digu zer esana. Koldo Lautellitu ere ekarri dugu gure tertuliara,...

Jarrai-Segi

Beranduegi 14: Namibiako Hitler

Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin...

Jarrai-Segi

Xvideos.com euskaratzeko sinadurak biltzen hasi dira euskalgintzako bakarjoleak

Ekimenari atxikimendua adierazi dio nazioarteko hainbat adituk. Horietako bat da Tom Hanks.

Disney Plus plataforma euskaratzeko zenbait gurasok abiatu duten bidetik, Xvideos plataforma ere atzerriko hizkuntzetan bakarrik ikus daitekeelako kexu agertu da Kopulazio Autonomoa Normalizatzeko Plataforma Arabar Independentea (KANPAI). Sinadurak biltzen hasi dira Internet bidez, Euskal...

Jarrai-Segi