Category: Esker Aberlatzea

5G teknologiari esker EAJk oposizio sinesgarri bat eduki dezake aurrean

Independentzia 2021ean lortuko dugula adierazi du Arnaldo Otegik, 5G-ren aurkezpenean, Korean.

Mundua asko aldatuko da 5G teknologia indarrean sartzearekin batera eta adituen ustez, aurretik ezinezkoak ziruditen gauzak posible bihurtuko dira. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan EAJri benetako oposizioa egitea ahalbidetuko du teknologia berriak. “Oraingoz 5G...

Jarrai-Segi

Gazte Topaguneak karpa berezi bat edukiko du zaharrak direla onartu nahi ez duten ezker abertzaleko kideentzat

Bigarren lerroan, “Martxoso Matxinatuen Karpako” ordezkariak.

Aurtengo Gazte Topagunearen nobedade nagusia aurkeztu du Ernaik prentsaurrean: “Martxoso Matxinatuen Karpa”. Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zenerako HBko zerrenda batean aurkeztuak ziren ezker abertzaleko “gazte” horiei eskainitako espazioa izango da, publiko horrentzat bereziki prestatutako animazioekin:...

Jarrai-Segi

“Sektarioak bai, baina ez horrela” lelopean, unibertsitatera itzuliko dira IAren egungo ildoa babesten ez duten militante ohiak

IAko hainbat militante ohi, Leioan egin duten prentsaurrekoa atontzen

Leioan egindako prentsaurreko masibo baten bidez Ikasle Abertzaleetako zenbait militante ohik adierazi dute “unibertsitatean matrikulatzeko asmo irmoa” daukatela, gaur egungo IAri erakusteko gauzak nola egin behar diren. “Sektarioa” iruditzen zaie egun IAk hartu duen...

Jarrai-Segi

Otegi eta Zapatero Txillarren elkartu dira, jendeari horrelako bilerak inporta zitzaizkionean bezala

Zapaterok bisita itzuli zion Otegiri, aste batzuk lehenago Madrilen Zapateroren museko koadrilarekin bazkaria egin zutelako.

Arnaldo Otegik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ezkutuko bilera egin zuten irailean Elgoibarko Txillarre baserrian. Bileraren xedea “elkar ezagutzea” zela esan duten arren, ezker abertzaleko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, bi politikariek beren buruari egindako...

Jarrai-Segi