Inork ez du ukatuko Ahal Dugu brikolaje politikoan abilezia handiko alderdia denik, baina zenbait boto-emaile kezkatzen hasiak dira Pablo Iglesias lanean ari den bitartean mundu guztiaren bistan uzten duenaz. “Oso tolerantea naiz eta ez diot jendearen itxurari garrantzirik ematen, baina argi dago ipurdiko eltzetxoa erakustea saihestu daitekeen zerbait dela”, aitortu digu alderdiko iturri batek. Gaiari buruzko galderez nekatuta, Iglesiasek bere ohiko adierazpen neurtuak alde batera utzi ditu: “Zer uste zenuten, PSOErekin paktatzeko ez genuela hainbeste makurtu beharko ala?”.