Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak esan du Podemoseko buruzagia “loser” bat dela: “Ez dau ba tipoak ia partidua itxi etxetxu bet erosi dauelako? Gatxa da pringauago izetie!”, adierazi du. Nolanahi ere, eskuzabaltasunez jokatzeko prest agertu da politikari ohia eta, horregatik, aurtengo EHUren Udako Ikastaroetan esplikatuko du nola bere Urdaibaiko txalet ilegalak ez zizkion problema politikorik eragin. Ikastaroan pertsona bakarra matrikulatu ahalko da, Pablo Iglesias alegia, eta antolatzen laguntzen ari zaizkionek esplikatu dutenez, Ardanzak hiru ataletan banatuko du ikas-materiala: “600.000 eurogaz Euskadin pipak erosteko be ez dekozu” izango da lehenengoa; “Gure afiliatuei pekatutxu honek ez jake inportetan” izango da bigarrena; eta “Politika itxi baino arinago hartu postutxu bet enpresa pribatuan” sailarekin bukatuko da, azken horretan “aholku orokorragoak” emango ditu.