“Zaborra ez da bakarrik etortzen, ekarri egin behar da, eta horrek inpaktu ekonomiko positiboa eragingo du ostalaritza sektorean”, esplikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek prentsa ohar batean. Azken berrien arabera, Gipuzkoak ez du nahikoa hondakin sortuko erraustegia martxan jartzeko, baina hori ez da problema arduradun foralentzat. Azaldu dutenez, martxan jartzear dira “San Sebastian Toxic Region” kanpaina, nazioarteko zaborrak Gipuzkoara erakartzeko. Horren bidez, Europako “kalitate altueneko” zaborrak etorriko dira Zubietara: “Puntako teknologiarekin erreko ditugu eta tximinitik aterako den keak Nenuco usaina edukiko du”, Gipuzkoako arduradunek baieztatu dutenez.