Espainiako futbol liga amaitzerako helburu bat jarri zion Gaztai Buru realzaleak bere bizitzari. “Bakarren batzuek erabakitzen dute erretzeari uztea, edo kirola egiten hastea”, esan digu. “Nik erabaki dut gauza sakonak egitea, intelektoa elikatzea eta hori, ez dakizu? Orduan, hiru asterako harpidetza egin dut. Ekainaren 15ean Espainiako selekzioak debuta egingo du Munduko Kopan eta, klaro, ba etxeko tald… barka, gauza horrek etxeko jokalariak dituenez, Illarra-eta, ba hori… gure selekzi… mundu osoko selekzioek arreta osoa eskatuko didatela. Baina zin egiten dut Espainia kanporatzean, kanporatua baldin bada zeren eta kristolako ekip… lehia handia izango denez, berriro egingo dudala ARGIAren harpidetza, burujabe izan nahi badugu beharrezkoa delako gure proiektu komunikatiboak laguntzea, euskaldunak, jato… Marcaren osagarri ezin hobeak.”