La Manadako bost bortxatzaileen, barkatu, sexu abusatzaileen kontrako auzian absoluzioaren alde egin duen epailearekin, Ricardo Javier González jaunarekin hitz bi trukatu ditu Beranduegik, epaia irakurri eta gutxira. Buru-makur eta negar zotinka topatu dugu:

B: Gogorra behar du izan; bada zure burua udaletxeko mastiletik eskegita ikusi nahi duenik…

RJG: Hala da, ezin dut egoera jasan.Sufritzen ari naiz, egin dudana eta gero, La Manadako seigarren ‘kolega’ izaten ez didate utzi. Bakarrik sentitzen naiz. Begira, gainera, neska hori ez da hil ez ezer, ez dago horrela jarri beharrik. Denok sufritzen ditugu abusuak egunerokoan. Beittu hor pareko ume horri, nola kendu dioten otartekoa bost handikoteren artean. Hori bortxaketa al da? Ez, ezta? Ba hori. Handikote horiek gauza oso inportantea erakutsi diote mukitsu horri: Ez eraman otartekorik hain agerian, denen bistan, gose direnak probokatzen. Hain zaila al da ulertzen? Sarri ematen du, neskatoak bozkatzen, galtzak janzten eta erretzen utzi genienetik ez dutela ezer eboluzionatu.