ARGIA Englishek aurreratu duenez, Euskal Herriko Itzuliaren izena ingelesez jartzearen kontra agertu dira zenbait militante abertzale kirolzale, hain justu “One Country One Team” kanpainarekin euskal selekzioaren ofizialtasuna bultzatu zuten berberak. “Itzuliaren izena euskaraz mantendu behar zuten. Absurdoa da. Eta ez du funtzionatzen: duela bi urteko gure kanpaina nolako txustarra izan zen ikusi besterik ez dago”, azaldu dute ingelesez idatzitako prentsa-ohar batean (adierazpena itzulpen libre samarra da: “txustarra” jartzen zuen lekuan “piece of shit” dio jatorrizko testuak). Iragarri dutenez, sinadurak biltzen hasiko dira “Euskal Herriko Itzulia” izena berreskuratzeko. First Certificate titulua ateratzeko ahaleginetan jarraitzen dutela era konfirmatu dute.