AEBetako Erriflearen Elkarteko presidente ohiak eta El Cid bezelako film pedagogikoen protagonistak bere azken urteak Euskal Herrian ematea erabaki du. Ardanzak Urdaibain duen txaletaren erreplika bat erosi du Arkaute ondoan eta segituan ESAN sindikatuaren atea jo du, euskal gizartean integratzeko asmoz. Erabaki honen zergatiaz galdetuta adierazi du: “Trumpekin marikoitzen ari dira AEBetan, nik benetako gizonak nahi ditut, hanka tartean ondo jarritako bi pilota eta eskuan peloteroa dituztenak”. Cabacasen hilketak piztu zion gure herriarekiko interesa, eta ESANek berriz errifleak kalera atera nahi dituela entzun zuenean ez zuen bi bider pentsatu. “Texasen beltz pare bat akabatu eta Alderdia gainera etortzen zaizu, hemen aldiz Klaudioren programan elkarrizketa egiten dizute, it’s  fucking crazy! I am Basque!”.