OXFAMek, mundu zabalean injustiziak eta pobrezia borrokatzea helburu duen erakundeak, ohorezko kide izendatu ditu Bill Cosby eta Kevin Spacey aktoreak, urte luzez egindako lan humanitarioa txalotzeko. “Martxoaren 8a hurreratzen ari den honetan, egoki ikusi dugu bi aktoreok saritzea”, adierazi du Karibeko OXFAMeko Putt Erosh eledunak: “Alferkeriak jota zeuden dozenaka gizon eta emakumeri lan-merkatura sartzeko ateak ireki dizkiete, geuk egin genuen bezala Haitin, adin txikiko prostitutak kontratatu genituenean. Herrialdea zartatu zuen lurrikarak baino gehiago dardarazi genituen kar kar kar. Gora emakume langileen borroka!”.