Inauteriak pasa ondoren, etsita agertu da Gasteizko alkatea prentsaren aurrera: “Jendeak ez dit sinesten esaten dudanean ez nagoela mozorrotuta. ‘Hi, Gorka, noiz kenduko duk Austin Powersen mozorroa?’, galdetzen didate gasteiztarrek goizero, Dato kalean barrena paseatzen naizenean udaletxera sartzeko. Oso gogorra da niretzat”. Urtaranek institutu garaiko argazkiak erakutsi ditu prentsaurrekoan, garbi uzteko aspaldidanik daukala Powers pertsonaiaren antza, baina kasualitate hutsa dela. “Gainera, iruditzen zait Big Bang Theory-ko Leonarden antz handiagoa dudala. Ez  dakit zergatik ez nauten harekin konparatzen”, azaldu du.