Realaren babesle Qbao enpresa txinatarraren burua atxilotu egin du Poliziak, ustelkeria egotzita. “Bai, badakigu Txinan 1.500 milioi lagun bizi direla, eta zaila dirudiela aukeran hainbeste jende izanda justu pertsona kabroi bat fitxatzea, baina zer nahi duzue esatea, txinatar guztiak igual-igualak dira eta ez dago jakiterik nor den nor”, azaldu du Jokin Aperribay Realeko lider gorenak.  Egiari zor, baina, talde txuri-urdinak herrialde hartan egindako lurreratzeak baldres samarrak izan dira; gogoratu besterik ez daude Badiolaren garaian Shangaiko aireportuan salgai jarri nahi  zituzten Realeko kamisetak, yonkien txandalen oihalekin eginak umeak esplotatzen zituzten fabrika klandestino batean.