Abendua ate joka dugu eta egun seinalatu horiek kontuan hartuz Euskal Herriko farmaziek eskaintza berezia egingo dute datorren astelehenean. Brown Monday egunean ajeari aurre egiteko produktuak erdi prezioan eskuratzeko aukera izango da. Zenbait pertsona dagoeneko ilara egiten ari dira eskaintzaren egunean lehen postuan egoteko. “Furgoneta gertu aparkatu dut, ea kabitzen zaidan urte berri egunerako erosi nahi dudan ibuprofeno guztia”, azaldu digu Kepa Sakolegi arbizuarrak. Deskontua duten produktuen artean daude hortzetako pasta guztiak ere, Euskal Herriko  Botikarien Elkartearen arabera eguberrietako parranden biharamunean jendeak eduki dezakeen dragoi-hatsa osasun publikoko afera bihurtu baita.